C.D. Fortuna K.E.

Ur Jaialdia

Igeriketa - URTARRILA

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte eta Erakunde Harremanetrako Departamenduak antolaturiko Eskola Kiroleko Jardueren programaren barne, benjamin mailari zuzenduta bi ur jaialdi burutuko dira.

 

Igeriketa

INFORMAZIO OROKORRA

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamenduak antolaturiko Eskola Kiroleko Jardueren programaren barne, URTARRILAren 12an benjamin mailari zuzenduta ur jaialdi burutuko da.

Jaialdien ezaugarriak kontuan harturta eskolako 10 edo 12 partaidez osatutako azpimultzoak egingo dira ekintzei bilakaera egoki bat emateko. Talde hauek joko ezberdinetan parte hartuko dute, hala nola, urpean dauden uztaietatik pasa beharra, puzgarri ezberdinetatik gora-bera ibili, olagarroa, zizarea... txirrista handitik era ezberdinetara irristatu, Flotagarria den tapizaren gainazaletik oinez ibili, etb.

Joko hauek gutxi gora-bera 50 minutuko iraupena izango dute. Goiz osoan zehar lau txandatan banatuko dira; goizeko 9:00etatik 13:00etara bitarteko ordutegian. Gehienez ere 500 partaidek izango direlarik kontutan izanda.

LEKUA ETA DATA

URTARRILAren 12an Zuhaiztiko Udal Polikiroldegian.

Izenemate orria bete beharra dago non eskolaren izena, partehartzaile kopurua, koordinatzailearen izena eta kontaktu telefonoa azalduz 5 egun lehenago, 2019ko URTARRILAren 07a arratsaldeko 13:00ak baino lehen. Epez kanpo aurkeztutakoak ez dira onartuko. Ordutegiak Web orri honetan argitaratuko dira.

Gogorarazten dizuegu, aldatzeko dagokizuen ordua baino 20 minutu lehenago aldageletan egon beharko zaretela.

Azkenik, umeei gogorarazi bainujantzia, txankletak, eskuaoihala eta txanoa ekarri behar dituztela.

Edozein argibiderako posta elektroniko bat bidali; Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu edota 626222153 telefono zenbakira deitu eta Aitor Burgoagatik galdetu.

·OHARRA; Gipuzkoako Foru Aldunditik edota Donostiako Udal Kirol Patronatotik eskola kirola bertan behera geratzen denaren agindua jasoz gero, hau ere bertan behera geratuko da. Gainera, galdutako eguna ez da errekuperatzen.

IZENEMATEA

IREKITA, URTARRILAren 7rarte 13:00ak arte, SARTU HEMEN.

IKASTETXEEN ORDUTEGIAK

Izenematea itxi ondoren hemen argitaratuko dira.

                                          

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com