C.D. Fortuna K.E.

IGERIKETA - Euskal Herriko udako alebin eta infantil txapelketa

20190707 gipuzkoa inf jun abs web

Joan den ekainak 28 eta 30 artean ospatu genuen Tolosan Euskal Herriko udako txapelketa alebin eta infantilentzat. Aurreneko aldia zen 2 kategoriaz osaturiko txapelketa luzea antolatzen zutela, 6 jardunalditan alegia.

Tolosan era zoragarrian antolatutako txapelketa uste baino erosoagoa izan zen, izan ere, kanpoko futbol zelaian karpa batzuk jarrita igerilariak lasai asko deskantsatu zezaketen forgen artean.

Berriz ere marka pertsonalez jositako txapelketa ikusi ahal izan genuen. Maila izugarri onean igeri egin zuten, berriz ere marka pertsonalak suntsituaz. Espainiko gutxieneko ugari ikusi genuen, baita taldeko marka asko ere. Aipatzekoak Beñat Ilzarbe 50 tximeletan, Iñigo Gil 100 tximeletan, Jan González 200 estilotan, Jon Goñez 400 estilotan, June Ilzarbe 50, 100, 200 eta 400 libren, Ane Hernández 200 tximeleta (taldeko marka absolutua ere), 100 estilos eta 200 estilotan.

26 aldiz igo ziren podiumera, 12 urre, 9 zilar eta 5 bontze. Talde sailkapena kontutan izanda, mutil alebinak hirugarren izan ziren, alebin bateratuan ere hirugarren eta neska infantilak bigarren geratu ziren.

Hala ere, aipamen bereziena talde giroarentzat da. Izan ere, hain adin ezberdinez osaturiko talde aurretiaz heterogeneoak erakutsi zuen talde sentimendua eta trinkotasuna izugarria izan zen. A ze giroa!

ZORIONAK DANOI!!!!!

TXAPELKETAKO EMAITZAK

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com