C.D. Fortuna K.E.

IGERIKETA - GIPUZKOAKO TXAPELKETA INFANTIL, JUNIOR ETA ABSOLUTOA

20190707 gipuzkoa inf jun abs web

Joan den uztailak 06 eta 07an ospatu zen Irungo Azken Portu Kiroldegian aurtengo Gipuzkoako Txapelketa. Denboraldiko azken txapelketa izan da motzean.

Bertan parte hartu zuten: Ainara Echeeverria, Elene, Etxeberria, Udane Villoslada, Aitana Abalos, Teresa Burutaran, Ane Hernandez, June Ilzarbe, Micaela Urriza, Malen Arrieta, Maria Barruso, Ainara Loro, Nagore Salegui, Nahia Artola, Iune Iriondo, Anari Latierro, Enaitz Goñi, Adrian Guillenea, Aner Oiarzabal, Juan Boyero, Iñigo Perez eta Alex Ojanguren.

Bai larunbat eta bai igandean bikain ibili ziren Fortunatarrak. Igerilariek beren marka honenetan ibili ziren, eta baita beren denborak hobetu askok.

Aipatzekoak dira Teresa Burutaranek, Enaitz Goñik eta Udane Villosladak asteburuan lortutako Espainiko txapelketarako gutxienekoak eta baita ere, neska infantilak izandako asteburua, taldekakoetan lehenengoak izanik proba guztietan, eta oso aurrean bakarkako probetan. Horretaz gainera, behin txapelketa bukatzean, June Ilzarbe Gipuzkoako txapelduna izendatu zuten bere kategorian, eta Enaitz Goñi, berriz, hirugarrena.

Talde sailkapenean, Fortuna KE emakumezkoen Gipuzkoako txapeldun izendatu zuten, eta sailkapen bateratuan hirugarren izan ginen.

Hurrengo asteburuan Mendizorrotzan (Gasteiz) EH txapelketa ospatuko da eta igerilari guztiek denboraldiari bukaera hoberena egitea espero dute.

ZORTE ON EH TXAPELKETAN ETA ZORIONAK EGINDAKO LANAGATIK!

TXAPELKETAKO EMAITZAK

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com