C.D. Fortuna K.E.

IGERIKETA - GIPUZKOAKO ADINEN TXAPELKETA

20190708 cto gip alebina

Joan den Ekainak 22 eta 23an ospatu genuen Ordizian aurtengo Gipuzkoako adinen txapelketa.

Bertan parte hartu zuten: Jan Gonzalez, Jon Goñez, Zuhaitz Gimenez, Adrian Herrero, Beñat Ilzarbe, Unax Etxeberria, Saioa Echeverria, Nora Zaratiegui, Elene Aizarna, Katia de la Fuente, Maialen Ayestaran, Ana Barruso, Carla Alejano, Irati Gimenez eta Martina Abalos.

3 jardunaldiz osaturiko txapelketan igerilariak bikain aritu ziren, marka pertsonal ugari eginez. Euskal Herriko txapelketan parte hartzeko gutxieneko ugari egin zituzten. Espainiko udako txapelketarako gutxienekorik ere izan zen, izan ere, Jon Goñez igerilariak 400 libre eta 1500 frogetan egin zituen.

Aipatzekoak Beñat Ilzarbek 100 tximeletan, Jon Goñez 800 eta 1500en eta Jan Gonzalezek 200 estilotan egindako taldeko marka onenak. 26 domina irabazi zituzten, 7 urre, 8 zilar eta 11 brontze. Gainera, mutiletan txapelketako igerilari onena Jon Goñez izendatu zuten.

Talde sailkapena kontutan izanda, emakumezkoetan bigarren, gizonezkoetan hirugarren eta sailkapen bateratuan bigarren geratu ziren Fortunako gazteak.

ZORIONAK DANOI!!

TXAPELKETAKO EMAITZAK

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com