C.D. Fortuna K.E.

IGERIKETA - ALEBINEN 6. LIGAKO KRONIKA

20190406 6liga lebina

Joan den apirilak 6ean ospatu genuen Bidebietako kiroldegian aurtengo seigarren liga alebina non Beñat Ilzarbe, Ekain Ibarguren, Adrian Herrero, Iñigo Gil, Unax Etxeberria, Zuhaitz Gimenez, Jan González, Jon Goñez, Elene Aizarna, Maialen Ayerbe, Saioa Echeverria, Sara Bianchi, Maialen Ayestaran, Ana Barruso, Carla Alejano eta Irati Gimenezek parte hartu zutelarik.

Bertan neskek 800 libre eta 200 bular bakarkako frogetan parte hartu zuten, baita 4x100 estilos erreleboetan, mutilek, aldiz 200 tximeleta eta 200 bizkar bakarkako frogak egin zituzten.

Bikain aritu ziren igerilariak, distantzia luzeak nahiz 200 tximeleta entrenamenduetan asko landu zituztela nabaritu zuten,izan ere, marka pertsonalez josia izan zen jardunaldia. Gipuzkoako federatuen txapelketan parte hartzeko hainbat gutxieneko ere egin zituzten.

ZORIONAK DANOI!!

EMAITZAK

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com