C.D. Fortuna K.E.

IGERIKETA . EUSKAL HERRIKO KOPA 2019

20190414 ehkopa irun

Joan den apirilak 13+14ean ospatu zen aurtengo Euskal Herriko kopa Iruneko Azken Portu kiroldegian. Nahiz eta urte batzuk aritu bertan parte hartu gabe aurtengoan Fortunako neskek bertan egoteko maila izanda sailkatzea lortu genuen.

Ez da nolanahiko txapelketa Euskal Herriko kopa, izan ere, Euskal Herriko 8 talde potenteenek soilik parte hartzen dute eta seik bakarrik lor dezakete datorren urterako iraunkortasuna eta presioa itzela da.

Nahiz eta forma fisikoak teorian txapelketa honetarako puntu indartsuenean ez egon bertan izaten den giroaz kutsatuta ohizkoa izaten da marka pertsonalak egitea. Hori zen gure helburua eta halaxe egin zuten.

Nahia Artola (lesionatuta), Nagore Salegui, Anari Latierro, Malen Arrieta, Ainara Loro, Maria Barruso, June Ilzarbe, Ane Hernandez, Teresa Burutaran, Udane Villoslada (erreserba) eta Elene Etxeberriak osatu zuten txapelketako talde gazteena.

Ederki asko eutsi zioten txapelketari Fortunatarrek, izan ere, oso aurreko postu ugari egin zuten, zenbait errelebotan aurrean aritu ziren besteei begirada ederki asko eutsiaz, gainera marka pertsonak izugarri pila egin zituzten.

Aipatzekoak Ane Hernandezen 100 tximeleta, 200 tximeleta eta 200 estilotako taldeko adineko marka onenak (azkeneko hau Espainiko gutxienekoa ere), Ainara Lororen 100 bular eta 200 bularreko taldeko adineko marka onenak (azkeneko hau errekor absolutua ere), June Ilzarben taldeko adineko marka onena 400 estilotan (baita Espainiko minima ere), Elene Etxeberriaren adineko marka onena 100 bizkarren eta 200 bizkarreko espainiako gutxienekoa eta Maria Barruson 100 bizkarreko Espainiko minima ere.

Gainera izugarrizko bostgarren postua eskuratu zuten datorren denboraldirako lehiaketareko postua ziurtatuaz. Harrigarria 5 junior eta 4 infantilez osaturiko hain esperientzia gutxi duen talde gazteak egin duena.

ZORIONAK!!!!

EMAITZAK

PUNTUAZIOA

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com