C.D. Fortuna K.E.

IGERIKETA - ESFORTZUAK TALDEA SORTZEN DU

20190317 portada

Martxoaren 16 eta 17ko asteburuan, Euskal Herriko neguko junior eta absolutoen txapelketa ospatu zen Irunako Amayako igerilekuan.

Bertara, 14 igerilari joan ginen, 8 neska: Malen Arrieta, Maria Barruso, Naia Esnal, Ainara Loro, Nahia Artola, Iune Iriondo, Anari Latierro eta Nagore Salegui eta 6 mutil: Juan Boyero, Oier Ansa, Zugatz Ansa, Alex Arrieta, Iñigo Perez eta Enaitz Goñi.

20190316 taldean

Larunbatean goizeko 10:00etan hasi behar zen txapelketa eta 08:30etarako igerilekuan geratu ginen. Igerilarien aurpegietan zalantza zen nagusi, baina denen gainetik lehiatzeko gogoa nabari zen.

UBeroketa luze eta egoki baten ondoren, hainbeste eskertzen den taldeko hitzaldi motibazionala egin genuen. Denok irribarre bat bota genuen eta prest uretan dena emateko.

Txapelketako gaia bakarra, beti berdina, “poyetera” igo aurretik dena argi izatea.

Eta horrela izan zen asteburu osoa, zalantza guztiak beroketan landu, buruari eta gorputzari behar duena eman eta proba guztietan adostutako taktika aplikatu.

Ze talde bikaina gurea, igerian zegoenari sekulako bultzada ematen zioten kanpokoek eta hori igerilariek eskertzen dute.

Eta Fortunan ohikoa den bezelaxe, bakarkako probak maila altuan egin zituzten, baina taldeakakoak bikainak izan ziren, bai nesketan eta baita mutiletan ere. Giro aparta sortzen da taldeakoak egin aurretik, beti daude taldekideen arteko “pike” sanoak.

Emaitzen laburpena eginez, hauek dira lortutako dominak: Iñigo Perezek urrezko domina 100 bularren, berriz ere Iñigok zilarrezko domina 200 bularren eta brontzezko dominak Alex Ojangurenek 800 eta 400 libreetan eta Ainara Lorok eta Oier Ansak 50 eta 100 bularren. Denera 8 domina.

Aipatzekoa Enaitz Goñik 100 bizkarren lortutako espainiako gutxienekoa, bejondeizula. Enaitzek estarainekoz igerileku luzean parte hartzen zuela eta nola gainera, primeran! Zorionak!

Ainara Lorok, espainiako OPEN txapelketa egiteke daukala, apirilaren 6tik 10era, gehiengoarentzat neguko txapelketak bukatu dira. Orain, merezitako deskantsua tokatzen da berriz udako denboraldia gogotsu hasteko.

ZORIONAK DENORI! Talde bikaina zarete, segi horrela, eguneroko esfortzuak lehenago edo beranduago etekinak ematen bait ditu.

EMAITZAK

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com