C.D. Fortuna K.E.

IGERIKETA - GIPUZKOAKO INFANTILEN NEGUKO TXAPELKETA

20190203 ctogip inf

Gure Infantilek pasa den otsailak 2 eta 3an, Bergaran ospaturiko Gipuzkoako txapelketan parte hartu zuten. Guztira 15 igerilari izan genituen txapelketan.

Nesken artean Elene Etxeberria, Udane Villoslada, Ainara Echeverria, Aiala Beltran, Micaela Urriza, Leire Rodriguez, Ane Hernandez, June Ilzarbe, Teresa Burutaran, Irina Mas eta Aitana Abalos. Mutilen artean, berriz, Aner Oiarzabal, Adrian Guillenea, Enaitz Goñi eta Kerman de la Fuente izan ziren Bergaran.

Entrenamendutan jarritako esfortzua gutxinaka konpetizioan islatuta ikusten ari dira igerilariek, eta Gipuzkoako Txapelketa honetan jokabide ezin hobea eta emaitza onak ikusi genituen.

Podium ugaritan egon ziren Fortunako igerilariak, bai bakarkako probetan bai taldeko errelebotan. Amaitzean, Fortuna K.E. Gipuzkoako kluben artean lehenengoa suertatu zen emakumezkoetan, 4.ak gizonezkoetan; eta baterako sailkapenean 2.ak izan ziren Infantilak.

Zorionak danoi eta horrela segui!

BEHIN-BEHINEKO EMAITZAK

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com