C.D. Fortuna K.E.

IGERKETA . GIPUZKOAKO TXAPELKETA ESKOLARRA

20190203 183046

Joan den otsailak 2 eta 3an ospatu genuen Bergarako Agorrosin kiroldegian aurtengo denboraldiko Gipuzkoako txapelketa eskolarra.

Bertan taldeko alebinek parte hartu zuten txapelketara joeteko gutxienekoak lortu ondoren.

Guztira 18 Fortunako igerilari izan ziren Bergaran, Maialen Ayestaran, Carla Alejano, Irati Gimenez, Nora Ying Zaratiegi, Sara Bianchi, Maialen Ayerbe, Martina Abalos, Elene Aizarna, Katia de la Fuente, Saioa Echeverria, Jon Goñez, Jan Gonzalez, Iñigo Gil, Adrian Herrero, Zuhaitz Gimenez, Unax Etxeberria, Ekain Ibarguren eta Beñat Ilzarbe.

Txapelketa ederra burutu zuten, lasterketa gehienetan marka onenak egin zituzten, baita udarako federatuen txapelketarako minima ugari. Gainera, podiumean askotan ikusi genituen Fortunakoak, AUPA ZUEK!!

ZORIONAK!!!

BEHIN-BEHINEKO EMAITZAK

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com