C.D. Fortuna K.E.

IGERIKETA - ALEBIN LIGAKO 4. JARDUNALDIKO KRONIKA

20190112 185530

Joan den urtarrilak 12an Benta Berriko kiroldegian ospatu zen denboraldiko laugarren liga alebina, non bakarkako 200 estilos eta 100 bizkar frogetan eta taldekako 4x100 libre emakumezkoen errelebotan parte hartu zuten taldeko alebinek.

Garrantzitsua zen txapelketa ederra egitea, izan ere, bertan jasotako sentsazio gehi emaitzek datorren otsailak 2 eta 3an Bergaran ospatuko den Gipuzkoako neguko txapelketa eskolarrari begira informazio asko eman behar baitzuten. Batzuentzat behin behineko froga egitaraua finkatzeko baliagarria zen eta denontzat txapelketa hari begira konfidantza eta gogoak sortzeko aukera bikaina.

Ondo aritu ziren Fortunatarrak, 200 estilos bikainak egin baizituzten, marka onenez josita eta 100 bizkar txukuna burutu zuten, biraketak txukun bideratzen.

4x100 libre emakumezkoen erreleboak ere ederrak izan ziren!

Hortaz, marka onen asko eta baita ere udari begira federatuen txapelketa ugaritako gutxienekoak eginda bikain aritu ziren taldeko gazteak.

AUPA ZUEK!!

BEHIN-BEHINEKO EMAITZAK

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com