C.D. Fortuna K.E.

MAREA URDINA - DENOK GARA MAREA URDINA

20180708 mu portada1

Urte honen hasieran, 2018. urte hasieran, aspaldiko lagun bat, Aritz Orbegozo, gurekin kontatuan jarri zen proiektu baten berri emateko, MAREA URDINA proiektua.

MAREA URDINA, Gipuzkoan autismoa duten pertsonen aldeko proiektu interesgarria da.

Oraingoan, Gipuzkoako kostaldea 2 egunetan igerian zeharkatzea pentsatu eta egin zuten.

Gure kasuan, MAREA URDINA Donostiatik pasatzen zenean, beraiekin batera Kontxako badian zehar MAREA ERRALDOIA egitea zen asmoa, eta bai lortu ere!

Ezertan hasi aurretik, Donostiako kirol elkarte batzuekin kontaktuan jarri ginen, Hegalak, Kairoscore, SP3 eta EASO igeri taldearekin. Hauen erantzuna ezinhobea izan zen, mila esker.

Gauzak horrela, uztailak 8an, goizeko 10:00-etako denok prest geunden eta urertzetik paseo bat egin ondoren, antolatzaileek noiz deituko itxaroten geratu ginen Ondarretako hondartzan.

Bertan, uste baino jende gehiago bildu ginen, ia 150 pertsona, ze polita! Eta ez igerilariak soilik, baizik eta Fortunako eta Kairoscoreko SUP-ekoak ere bai!

Goizeko 11:00-ak aldera testiguak iritsi ziren, Fortunako Ioseba Mateos, Erika Amundarain, Igor Laniella eta Arkaitz Barriolak Kairoscoreko Ana Vegari erreleboa eman zioten. Jarraian, denok Anaren atzetik joan ginen Ondarretatik Nautiko parera Kontxako badiako kortxeretatik gertu.

Giro aparta izan genuen eta denen aurpegian poza eta alaitasuna nabari zen.

Bukaeran, denak zoriondu ginen eta Fortunako hondartzako lokalean elkarrekin freskagarrri hotz eder bat hartu genuen.

Mila esker parte hartzaile guzteei, aipatu ditudan kirol elkarteei eta nola ez, MAREA URDINA antolatu duzuen guztiei. VIVA ZUEK!!!

ARGAZKI BILDUMA (argazkilaria Carmen Herrero, mila esker).

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com