C.D. Fortuna K.E.

IGERIKETA - Gipuzkoako adinen arteko txapelketa

20180624 cto gip alebin

Joan den ekainak 22 eta 23an Azpeitian ospatu genuen alebinen Gipuzkoako federatuen txapelketa.

Bertan parte hartu zuten Martina Abalos, Nora Ying Zaratiegui, Katia de la Fuente, Elene Aizarna, Udane Villoslada, Elene Etxeberria, Enaitz Goñi, Adrian Guillenea eta Jan Gonzalez. Nahiz eta bertan egoteko gutxienekoa ere izan Aner Oyarzabal igerilariak ezin izan zuen parte hartu lesio bat dela eta.

Forma fisiko ezinhobean iritsi ziren igerilariak aste bat beranduago ospatzen den Euskal Herriko txapelketari begira estrategiak doitzeko intentzioarekin.

Marka pertsonal ugari egin zuten, baita domina pila ere irabazi eta!

Aipatzekoak 4x100 estilos erreleboan neskek lorturiko hirugarren postua, baita ere neskek sailkapenean lorturiko bigarren postua ere!

ZORIONAK EKIPO!!

BEHIN-BEHINEKO EMAITZAK

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com