C.D. Fortuna K.E.

IGERIKETA - ALEBINEN LIGAKO 6. JARDUNALDIA

20180421 6.alebinen liga

Joan den apirilak 20ean ospatu genuen aurtengo seigarren liga alebina Benta Berrin. Bertan 800 libre + 1500 libre fondoko frogetan nahiz 200 estilotako frogan parte hartu zuten.

Zoritxarrez lesio astea izan zen, izan ere, pertsona ugari izan zen lesioa dela eta parte hartu ezin izan zuena, pena bat, fondoko frogei behar den bezala aurre egiteko lan asko egin zutelako.

Hala ere, bertaratu zirenek sekulako mailarekin konpetitu zuten, marka pertsonal ugari egin zutelarik. Aipatzekoa da Adrian Guilleneak egindako 1500-a, izan ere, txapelketa federatuetan parte hartzeko gutxienekoa lortu zuen.

ZORIONAK DANOI!!!!

BEHIN-BEHINEKO EMAITZAK

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com