C.D. Fortuna K.E.

IGERIKETA - KIROL ZEHAZTASUNEKO LIGAKO 4. JARDUNALDIKO KRONIKA

20180421 4kzl

Kirol zehaztasun ligako 4. jardunaldia larunbat honetan ospatu zen Benta Berriko igerilekuan.

Txapelketan aurrenekoak parte hartzen 2009koak izan ziren 25 tximeletarekin eta beraien ondoren 2008ekoek 50 tximeleta egin zuten. Denak ikusgarri egin zuten igeri nahiz eta batzuei azken 5 metroak oso luzeak egin zitzaizkien.

Benjaminen 6x25 bularreko taldekakoan Igeriketa saio aparta egin zuten.

20180421 4kzl2

Probarik politenetakoan, 100 metro estiloetan, 2007an jaiotakoek eta 2006ko mutilek maixuki erakutsi zuten 4 estiloak oso ongi igeri egiten dutela eta gogoz igeri egin zuten.

400 libreetan, nahiz eta oso urduri egon, izugarrizko denborak egin zituzten.

Zorionak denori!

BEHIN-BEHINEKO EMAITZAK

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com