C.D. Fortuna K.E.

IGERIKETA – VIELHAKO STAGEKO KRONIKA

20180402 vielha

Urtero egiten dugun bezala, Pazko astean igeriketako taldeak stagea egiten du. Aurten Vielhara bueltatzea erabaki dugu.

Beti bezala, bidaiaren helburu nagusiak taldean entrenatzea da, eta batez ere, talde erlazio pertsonalak sustatzea dira, bidai honetan kategoria desberdineko igerilariak elkartzen baitira.

ASTELEHENA 2

Zuhaizti igirilekuan entrenatu ondoren (goizeko 9:00etan), Vielhara abiatu ginen. Igerilariek bidaia hasteko gogitsu zeuden. Arratsaldean iritsi ginen herrira eta, maletak utzi ondoren buelta bat eman genuen Vielha ezagutzeko. Feria bat ikusi genuen eta atrakzio desberdinetan montatu eta gero, afaltzera joan ginen. Geroago, hurrengo egunetan lehiatuko ziren taldeak aurkeztu genituen.

ASTEARTEA 3

Goizeko 6:00tan esnatu ginen, hurrengo egunetan egingo genuen bezala, igerilekura abiatu eta uretako entrenamendua egin genuen. Arratsaldean ibilaldi bat egin genuen, Salardu-tik Escuñau-ra (inguruko bi herri). Gauean ekipoen arteko jolasak hasi ziren.

ASTEAZKENA 4

Hurrengo egunean, entrenamendua eta gosari on bat izan ondoren, lehorreko edota kanpoko entrenamendua egin genuen. Herrian zehar, indar zirkuito bat landu genuen. Arratsaldean Baqueira Beret-eko estaziora igo eta elur-bola batzuk elkarri botatzen egon ginen, oso ondo pasa genuen!! Afaldu ostean, jolasekin jarraitu genuen.

OSTEGUNA 5

Arratsaldean Luchon herria bisitatu genuen, frantziako herri txiki bat. Bueltatzerakoan, taldeak egin zituzten antzerkiekin hasi ginen, a ze parrak!! Batzuk Oscar estatuatxoa irabazteko gutxira gelditu ziren!! jajaja

OSTIRALA 6

Uretako eta lehorreko entrenamendu bat egin ondoren, berriz herrira joan ginen ginkana egitera. Eguna bukatzeko, talde bakoitzak norbere dantza prestatu zuen, a ze parrak!!!

LARUNBATA 7

Azken eguna zenez, igerilekuan taldekakoak egin genituen. Arratsaldean autobusean sartu eta Donostira bueltatu ginen.

Nire lehenengo esperientzia da horrelako bidai batean (entrenatzaile bezala) eta izugarri eskertzen dizuet izan duzuen portaerarengatik. Eskerrik asko ekipo!

Alex Ojanguren

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com