C.D. Fortuna K.E.

IGERIKETA - 2. LIGA ALEBINA

20161105 194300

Joan den azaroak 5ean ospatu genuen aurtengo liga alebineko bigarren jardunaldia Benta Berriko igerilekuan.

Bertan parte hartu zuten 2004 + 2005 urteko neska eta 2003 eta 2004 urteko mutilek; 200 bizkar eta 100 bular bakarkako frogak gehi 8x50 errelebo mixtoan parte hartu zutelarik.

Nahiz eta entrenamendu karga geroz eta haundiagoa izan, beraz, igerilariak bekatuagoak daude, taldeko igerilariek ez dute konpetitzeko grinik galdu; izan ere, askok bere marka onena lortu zuten egindako frogetan.

Jarrera bikaina erakutsi zuten jardunaldi guztian zehar; beroketa serio bat era oso autonomoan egoteko gai direla erakutsi zuten eta frogek aurrera joan ahala izpirituek goiari eutsi zieten.

Aipatzekoa June Ilzarben 8x50 erreleboan egindako marka; izan ere, 50 libre frogan 30 segundutik jeisten den Fortunako historiako igerilaririk gazteenean bihurtu da.

ZORIONAK DANOI!!

BEHIN BEHINEKO EMAITZAK

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com