C.D. Fortuna K.E.

IGERIKETA - IV. SALOME CAMPOS IGERIALDIA

20160903 salomecampos

Joan den Irailak 3an Bermeon izan ginen Salome Campos IV igerialdian. Fortunako igerilari ugari aritu ginen distantzia ezberdinetan parte hartzeko prest; bai infantiletan, 1500eko distantzian eta baita ere 5000ko igerialdi nagusian.

Bikain aritu ziren taldeko igerilariak, nahiz eta itsasoa zerbait zakarra egon irlarako bidean egunean izan zen eguraldi apartak humore onean aritzeko beta eman zuen.

Gainera, taldekideen artean poduim ugari ikusi ahal izan genuen;

1500 distantzian: Master+ kategorian Adriana Campoy garaile, Senior mailan Maialen Saez garaile eta Nuria Boyero hirugarren.

5000 distantzian: Master+ kategorian Txema Marimon garaile, master mailan Iñaki Agirre bigarren, senior mailan Amaia Cendoya aurrena, Lara Vicandi bigarren eta Leire Ceberio hirugarren; senior gizonezkoetan, aldiz, Alex Ojanguren bigarren.

ZORIONAK DANOI!!!!!

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com