C.D. Fortuna K.E.

Igeriketa

historia

Mende bat baino gehiago daukan kirol sekzioa gara eta era berean, arraskata haundiko palmaresa.

Taldearen helburuetako bat kirolariak bizitzaren balore ezberdinen ezagutzan datza; gehienbat konpromisoan, iraunkortsaunean eta nola ez, esfortzua egiterakoan. Hau dena alaitasun batean izan behar da, gazteen etorkizuna era egokian bideratzeko eta gaur egungo kontrako inertziak alde batera uzteko. Esfortzu gutxirekin ezinezkoa da gehienezko errendimendua lortzea.

Hau dena lortzeko, ezinbestekoa da Taldeak antolatzen dituen ekintza ezberdinetan igerilariek, gurasoek eta familikoek parte hartzea.

Igeriketa egin nahi duen edozeinek parte hartu dezake, adin ezberdinetako igerilariak bait dauzkagu. 8etatik hasi eta Master mailarainoko taldeak dauzkagu.

2008. urteraino igeriketa mota konkretu bat lantzen genuen eta honetaz gain, ikastetxe gutxi batzuk ere. Gaur egun, bi diziplina ezberdinetan murgilduta gaude; bata entrenamendu gogorragoak eta jarraipen handiagokoa da eta bestea berriz, gorago aipatutako baloreak ahaztu gabe, igeriketa osasuntsuagora zuzenduz.

Honetaz gain, 20 ikastetxe baino gehiagorekin elkarlean gaude hitzarmen ezberdinak dauzkagula. Hauekin, igeriketa bere osotasunean lantzen dugu, oinarrizko igeriketa teknikatik hasita trebetasun ezberdinak lantzerarte.

Gure bizipoza esfortzua da, ez emaitza. Esfortzua bere osotasunean ematen bada, garaipena erabatekoa da.

Albisteak

IGERIKETA - LEKEITIO ETA MUTRIKU-DEBA ITSAS-LASTERKETAK

20180701 travesia deba

Ekaineko azken egunean Lekeitioko itsas-lasterketa bertan behera geratu zen ekaitza arriskuagatik. Ondorioz, gure taldeko partaideak igeri egiteko aukera gabe geratu ziren.

IGERIKETA - EUSKAL HERRIKO UDAKO TXAPELKETA JUNIOR-ABSOLUTO

20180622 ctoeh gasteiz

Joan den ekainak 22, 23 eta 24-ean, udako Euskal Herriko junior-absoluto txapelketa ospatu zen Gasteizko Mendizorrotza igerilekuan.

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com