C.D. Fortuna K.E.

Igeriketa

historia

Mende bat baino gehiago daukan kirol sekzioa gara eta era berean, arraskata haundiko palmaresa.

Taldearen helburuetako bat kirolariak bizitzaren balore ezberdinen ezagutzan datza; gehienbat konpromisoan, iraunkortsaunean eta nola ez, esfortzua egiterakoan. Hau dena alaitasun batean izan behar da, gazteen etorkizuna era egokian bideratzeko eta gaur egungo kontrako inertziak alde batera uzteko. Esfortzu gutxirekin ezinezkoa da gehienezko errendimendua lortzea.

Hau dena lortzeko, ezinbestekoa da Taldeak antolatzen dituen ekintza ezberdinetan igerilariek, gurasoek eta familikoek parte hartzea.

Igeriketa egin nahi duen edozeinek parte hartu dezake, adin ezberdinetako igerilariak bait dauzkagu. 8etatik hasi eta Master mailarainoko taldeak dauzkagu.

2008. urteraino igeriketa mota konkretu bat lantzen genuen eta honetaz gain, ikastetxe gutxi batzuk ere. Gaur egun, bi diziplina ezberdinetan murgilduta gaude; bata entrenamendu gogorragoak eta jarraipen handiagokoa da eta bestea berriz, gorago aipatutako baloreak ahaztu gabe, igeriketa osasuntsuagora zuzenduz.

Honetaz gain, 20 ikastetxe baino gehiagorekin elkarlean gaude hitzarmen ezberdinak dauzkagula. Hauekin, igeriketa bere osotasunean lantzen dugu, oinarrizko igeriketa teknikatik hasita trebetasun ezberdinak lantzerarte.

Gure bizipoza esfortzua da, ez emaitza. Esfortzua bere osotasunean ematen bada, garaipena erabatekoa da.

Albisteak

IGERIKETA - 2. LIGA ALEBINA

20161105 194300

Joan den azaroak 5ean ospatu genuen aurtengo liga alebineko bigarren jardunaldia Benta Berriko igerilekuan.

IGERIKETA - 1. Kirol Zehaztasun Liga

1-led-1

Azaroak 5ean ospatu zen denboraldi honetako KZL lehen jardunaldia. Benta Berriko kiroldegian 2008ko igerilariak izan ziren gazteenak eta zaharrenak 2005eko mutilak. 50 bizkar, 100 bizkar, 200 bizkar eta 50 bularreko banako frogak eta errelevoetan 6x25 eta 4x50 libreko frogak igeri egin ziren.

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com