C.D. Fortuna K.E.

ESKALADA - ASEGURATZEKO Y&Y BETAURREKOAK

gafas yy asier

Betaurreko mota honek jende asko utzi du harrituta, askorentzat guztiz berritzailea izan da tresna hau, eta beste askorentzat zerbikalak zaintzeko laguntza paregabea.

Mota honetako beste betaurreko batzuk probatzeko aukera izan dugunok, alderatu, analizatu eta ondorioak ateratzeko aukera izan dugu.

Ezagutzen ez dituztenentzat, prismadun betaurrekoak dira, eta hauen abantaila, aseguratzen ari garen bitartean begirada horizontala mantendu dezakegula da, eskalatzailea begi bistatik galdu gabe, honela lepoa nekatu edo lesionatu gabe.

Ikusmen argia eta zehatza aipatzen dugu, erosoak eta arinak, monturaren materialak eta patilla toleskorrei esker. Sudurreko zubia ere aipagarria da, erosotasun handia eskaintzen duena eta betaurreko graduatuen eta eguzkitako betaurrekoen erabilera baimentzen duena.

gafas yy bestea

Ikusten denaren esparrua oso zabala da eta ikusmen periferikoa ere baimentzen du, sokaren eta aseguratzeko erabiltzen ari garen materialaren kontrol ona bermatzen duena. Lotzeko duten kordinoak betaurrekoak erortzea ekiditen dute, eta estutxeak duen mosketoiari esker arnesean zintzilik eraman ditzakegu. Kaxan garbiketarako traputxoa eta zubian aldaketak egiteko kit-a ere badakar, torlojuak askatzeko herreminta barne.

Aipatu beharreko beste puntu bat, Y&Y btaurrekoek prezio oso onargarria dutela merkatuan aurki ditzakegun beste betaurreko batzuekin alderatuta. Benetan abantaila handia suposatzen du bai arrokan eta bai rokodromoan erabiltzeak. Rokodromoetan gainera normalean top ropean eskalatzen dugulako dira bereziki gomendagarriak, denbora asko ematen bai dugu aseguratzen eta gora begira.

Kontutan hartu behar da, bai arrokan eta bai rokodromoan betaurreko hauekin aseguratzean, lehenengo metroak oso garrantzitsuak direla eta oso ondo kontrolatu behar dela, betaurrekoekin ikusten denaren esparrutik kanpo gelditzen bai da. Beraz oso adi egotea gomendatzen dugu! Erabiltzaile desberdinek izan dute aseguratzeko Y&Y betaurrekoak probatzeko aukera, emaitzarekin oso gustora gelditu direlarik.

gafas yy bestea1

Entrenamendu-lekuak

  • PIO BAROJA
    Rokodromoan ASTEARTE eta OSTEGUNetan 18:00etatik 20:00etara.

Proba nagusiak

Kontaktua

Pío Baroja Pasealekua, 47 - 20008 DONOSTIA (GIPUZKOA)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com

TALDEA
Antton Zabala 

ALTA MONTAÑAko Hastapen Taldea
Tel. 943214703
uhujarre@hotmail.com

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com