C.D. Fortuna K.E.

Euskadiko eskalada txapelketa

 

Lehiaketa joan den larunbatean, urriaren 20an jokatu zen Fortuna Kirol Elkarteak kudeatzen duen Pio Baroja Udal Kiroldegiko Rokodromoan.


Edizio honetako garaileak Antton Zabala Fortunak duen eskalada taldeko entrenatzailea eta Irati Anda suertatu ziren.

 

 

Beheko mailatan, Jone ugartemendia eta Mikel Linazisoro nagusitu ziren 16 azpikoan, Miriam Mulas eta Mikel Inoriza 18 azpikoan eta Itziar Zabala eta Kepa Bruña 20 azpikoan.
Urte batzuk badira Euskadiko Txapelketa azken aldikoz gure rokodromoan jokatu zenetik eta ikuskizuna gogo handiz hartu zen. Lehiaketarako eskalada-bideak zehazteko arduradunak, David Gambus eta Helena Aleman izan ziren, EMK-ak izendatutako hornitzaileak, alegia. Alde guztitatik erreparatuta, oso edizio berezia gertatu zen, ez bakarrik garailea, Antton Zabala, etxeko eskalatzailea izan zelako; horrez gain, oso hunkigarria izan zen, iazko edizioa irabazi zuenari, duela hiru aste zendu zen Mikel Ziarrusta ”Zirrias” lagunari eskaini zitzaion omenaldiagatik.
Lagun giroko eguna gertatu zen eta barrurako joera ekarri zuen, gainera, eguraldi euritsuak; beraz, rokodromoa eta alboko aretoa jendez eta eskalada zalez lepo, proban parte hartu zuten 50 eskalatzaileen ibilera eta mugimenduei begirik kendu gabe.
Aitzakiren bat bilatze aldera, emakumezkoen partaidetzari dagokionez. Maila handiko partaideak izan ziren, baina eskas kopurutan. Nolanahi ere, agerian geratu zen Euskal Herrian, eskalada-kirolean punta-puntako ordezkariak ditugula eta zer esanik ez atzetik bultzaka datorren harrobiarekin. Ez da,ordea, hutsetik lorturiko maila, baizik eta Euskal Federazioa egiten ari den lan bikainaren ordaina; aipatu besterik ez dago, edizio honetan irabazi zuten eskalatzaile guztiak jada Euskadiko selekzioko kide direla.

 

 

Entrenamendu-lekuak

  • PIO BAROJA
    Rokodromoan ASTEARTE eta OSTEGUNetan 18:00etatik 20:00etara.

Proba nagusiak

Kontaktua

Pío Baroja Pasealekua, 47 - 20008 DONOSTIA (GIPUZKOA)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com

TALDEA
Antton Zabala 

ALTA MONTAÑAko Hastapen Taldea
Tel. 943214703
uhujarre@hotmail.com

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com