C.D. Fortuna K.E.

ESKALADA - 1. Eskolarteko Boulder Proba 2018

20180603 portada

Ekainaren 3an, Tolosako Usabal Kiroldegian, 2018ko 1. Eskolarteko Boulder proba ospatu zen. Partaideek beren trebetasunak neurtu zituzten errespetu eta adiskidetasun balioetan oinarrituta.

Denera 24 partaide lehiatu ziren, maila ezberdinetakoak: alebin, infantilak eta kadeteak.

Mila esker Gipuzkoako Mendi Federazioari horrelako ekimenak aurrera eramateagatik. Nabarmentzekoa Iñaki Salaberriari blokeak sortzen eginiko lana, eta garrantzitsuena, lehiakideen mailara oso ondo egokituak zeudela. Zorionak.

Fortuna.K.E.-ko eskaladako taldeari dagokionez, oso partehartze txukuna izan zuten. Ikasketak direla eta, azterketa garaia izanez, 6 kidek joan ahal izan zuten eta emaitza oso dotoreak lortu ere bai.

Esan dezakegu, entrenamenduek bere frutua eman zutela eta Gipuzkoako eskalatzaileen artean maila gorenean daudela gure elkarteko gaztetxoak.

Gure neska alebin bakarrak, Irune Galparsorok bigarren postua lortu zuen. Infantil mutiletan, Xuban Ugarte lehenengo postua eta Julen Fernandezek 3. postua eskuratu zuten. Azkenik Telmo Valenciaga nagusiki gailendu zen kadete mutilen kategorian.

Beraz, balorazioa bikaina da. Taldeko eskalatzaileek lehian zehar beste herrietako jendea ezagutu eta eskalada konpartituz asko gozatu zuten.

Ezina ekinez lortzen da eta taldean hobe.

Jarraitu horrela!

Egurra!

Entrenamendu-lekuak

  • PIO BAROJA
    Rokodromoan ASTEARTE eta OSTEGUNetan 18:00etatik 20:00etara.

Proba nagusiak

Kontaktua

Pío Baroja Pasealekua, 47 - 20008 DONOSTIA (GIPUZKOA)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com

TALDEA
Antton Zabala 

ALTA MONTAÑAko Hastapen Taldea
Tel. 943214703
uhujarre@hotmail.com

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com