C.D. Fortuna K.E.

ESGRIMA - FORTUNA KIROL ELKARTEAK URREZKO HIRU DOMINA, ZILARREZKO BAT ETA BRONTZEZKO BI, BETERANOEN MAILAKO ESPAINIAKO TXAPELKETAN

20160621 equipo veteranos

Fortuna Kirol Elkarteko Esgrima sekzioak bere palmaresean goia jo du beste asteburu batez, kasu honetan Beteranoen Mailako Espainiako Txapelketan. Madrilen jokatu diren txapelketa hauetan, gaztetxoen antzera, dominaz jantzita itzuli dira beterano mailako gure tiratzaileak.

Sable kirolean, emakumezkoetan, II kategorian Maria Jose Padura, Fortunako tiratzaileak urrezko domina irabazi zuen eta zilarrezkoa, bere taldekidea den Marivi Arruti, Fortunako tiratzailea, baita ere. III kategorian, Maite Sanchezek bereganatu zuen urrezko domina.

Sable kirolean jarraituz, gizonezkoetan, Pedro Carnicerrek Espainiako Txapelketa irabazi zuen, estrainekoz kategoria honetan parte hartu bazuen ere, III kategorian hain zuzen ere. Etzen hor domina dantza amaitu; izan ere, I kategorian Txomin Telladok brontzea eskuratzen zuen bitartean, 0 kategorian David Puentek, domina berbera.

María Jose Padura, Maite Sanchez eta Pedro Carnicerrek, honenbestez, urrian jokatuko den Beterano mailako Munduko Txapelketan parte hartzeko txartela bereganatu dute.

Entrenamendu-lekuak

  • PIo Baroja Udal Kiroldegia
  • Esgrimarako Areto berezia.
  • Ordutegiak: astelehentik ostegunera 18:00etatik 21:30etara. Ostiraletan 17:15etatik 19:30etara.

Kontaktua

Igor Otaegui Bichot
Esgrimako Maisua
Tel. 615 759 172
esgrima@cdfortunake.com

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com