C.D. Fortuna K.E.

ESGRIMA - TARBESEKO NAZIOARTEKO SARIA

Xabier Olasagasti, Fortuna Kirol Elkarteko tiratzaileak txapelketa bikaina egin zuen “Sabre d,or”, Tarbeseko Nazioarteko Torneoan, kadete mailan eta sable modalitatean.

XABIER OLASAGASTIK LAN BIKAINA TARBESEKO NAZIOARTEKO ESKRIMA TXAPELKETAN

Taldekako sailkapen lehiaketan, txonkatilan min hartu arren, kanporaketaz kanporaketa aurrera egin zuen Xabierrek eta finalerako atariraino sailkatu zen.

Fortunako tiratzailea bederatzigarren tokian sailkatu zen, sailkapen bikaina nola nahi ere, Frantziako klub onenetako tiratzaileen aurka. Guztira 118 aurkari izan ziren lehian. Aipagarria da errusiar selekzioko ordezkari baten aurrean aise nagusitu izana.

Era berean, torneo honetan parte hartu zuten Estatuko ordezkari guztien artetik onena izan zen Fortunako tiratzailea.
Diego Iriarte eta Iratxe Moran taldekideek ere sailkapen erronda gainditzea lortu zuten, beraz aurrera begira, esperientzia honek indartu egingo ditu, izan ere euren lehenengo urtea baitzen kadete mailan eta ez zuten sekula parte hartu oraino maila handiko nazioarteko torneo batetan.

Entrenamendu-lekuak

  • PIo Baroja Udal Kiroldegia
  • Esgrimarako Areto berezia.
  • Ordutegiak: astelehentik ostegunera 18:00etatik 21:30etara. Ostiraletan 17:15etatik 19:30etara.

Kontaktua

Igor Otaegui Bichot
Esgrimako Maisua
Tel. 615 759 172
esgrima@cdfortunake.com

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com