C.D. Fortuna K.E.

Esgrima - JOSEBA LARRINAGA ESGRIMAKO ESPAINIAKO ALEBIN TXAPELDUNA ETA UXUE QUEREJETA TXAPELDUN ORDEA IZAN DIRA MADRILEN

Fortuna K.E.eko tiratzaile den Joseba Larrinaga Espainiako gizonezko sable alebineko kategoriako txapeldun izan zen aurreko asteburuan Madrilgo Pinto herrian ospatu zen Espainiako txapelketan. San Tomas Lizeoko tiratzaileak denboraldi oso on bat itxi zuen, Gipuzkoako eskolarteko txapelketan irabazle izan ostean, orain Espainiako txapelketa irabaziz. Josebak txapelketa bikaina egin zuen eta ez zuen borrokarik galdu. Hasieratik lehenengo postuan egon zen taldeen faseen ostean eta postu hori gorde zuen amaiera arte.

 

Bere taldekide Uxue Querejetak zilarrezko domina lortu zuen txapelketa ona egin ostean. Iruneko tiratzaileak bere denboraldiari amaiera ona eman zion ere, Gipuzkoako eskolarteko txapelketa irabazi eta gero.

 

Laburbilduz, Gipuzkoako eskolarteko irabazleen emaitza oso ona izan zen estatu mailan, urre bat eta zilar bat lortu zelako. Gipuzkoako esgrimako maila ona berretsi zen txapelketan.

 

 

Entrenamendu-lekuak

  • PIo Baroja Udal Kiroldegia
  • Esgrimarako Areto berezia.
  • Ordutegiak: astelehentik ostegunera 18:00etatik 21:30etara. Ostiraletan 17:15etatik 19:30etara.

Kontaktua

Igor Otaegui Bichot
Esgrimako Maisua
Tel. 615 759 172
esgrima@cdfortunake.com

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com