C.D. Fortuna K.E.

Esgrimako XIII Euskadiko Txapelketa Donostian

Larunbat honetan, ekainak 15 Pio Baroja polikiroldegian Esgrimako XIII Euskadiko Txapelketa ospatuko da sable modalitatean bai emakumezkoetan eta gizonezkoetan Fortuna K.E.k antolatua. Txapelketa 15.30etan hasiko da eta finalak 19.00etan izango dira. Euskal tiratzaile onenak egongo dira, esaterako, Europako txapeldunorde den Maria Jose Padura ; edota Bixen Olasagasti, Europako Brontzea lortu zuena, biak Fortuna K.E.ko kide direnak. M-17 kategorian estatuko medallistak egongo dira.

Txapelketa hau euskal esgrimako denboraldia ixten duen azken lehia izango da. Beraz, aukera paregabea da jendea kirol honetara gerturatzeko eta etorkizuneko txapeldunak ikusteko.

 

Entrenamendu-lekuak

  • PIo Baroja Udal Kiroldegia
  • Esgrimarako Areto berezia.
  • Ordutegiak: astelehentik ostegunera 18:00etatik 21:30etara. Ostiraletan 17:15etatik 19:30etara.

Kontaktua

Igor Otaegui Bichot
Esgrimako Maisua
Tel. 615 759 172
esgrima@cdfortunake.com

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com