C.D. Fortuna K.E.

ESGRIMA - MARIA JOSE PADURAK, BRONTZEZKO DOMINA LORTU DU MUNDU MAILAKO ESGRIMA TXAPELKETAN

20181103 veteranos 1

Fortuna KE-ko tiratzailea den Maria Jose Padurak, brontzezko domina lortu du Livornon ospatu den Mundu mailako Esgrimako Beteranoen txapelketan sable modalitatean.

Sailkapen faseko erasoetan aurkari guztiei irabazi ondoren, kanporaketa zuzeneko erasoetan beste aurkariei aurre egiteko ordua iritsi zen. Fase honetako erasoak 10 ukitukoak dira, non irabazleak aurrera jarraitzen du eta galtzaileak berriz, etxerako bidea hartu behar du.

20181103 veteranos 2

Eraso hauetan, Ingalaterrako eta Frantziako tiratzaileei irabazi eta 8 ukitukoan tiratzaile australiarrari irabazi ondoren, bere aurkari latzenaren kontra, hau alemana, galdu zuen finaleko txartela esku-eskuan zuelarik. Gauzak horrela, Maria Joserentzako beste arrakasta bat, non Europako eta Munduko txapelketetako partehartzeak dominako zenbatzen ditu.

Bere taldekideak diren Pedro Carnicer, Vicente Hernandez eta Belinda Gonzalezek ere txapelketa polita ospatu zuten emaitza oparoekin.

Entrenamendu-lekuak

  • PIo Baroja Udal Kiroldegia
  • Esgrimarako Areto berezia.
  • Ordutegiak: astelehentik ostegunera 18:00etatik 21:30etara. Ostiraletan 17:15etatik 19:30etara.

Kontaktua

Igor Otaegui Bichot
Esgrimako Maisua
Tel. 615 759 172
esgrima@cdfortunake.com

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com