C.D. Fortuna K.E.

Esgrima

 

Informazio orokorra

Kirol modalitate hau 1994ko udako ikastaroetan abiatu zen. Kirol honen arrakastak gora egin du, urtetik urtera, eta soilik udan praktikatzen zen ezpata dantza hau negualdiko ikastaroetara ere zabaldu da, klubeko atalik eraginkorrenetakoa bilakatuz, Otaegi maixuaren eskutik.

Egun, kirol modalitate honek 100 lagun inguru biltzen du eta 17 lehiaketa antolatzeaz gain, erakustaldiak ere egiten ditu. Autonomi, estatu eta nazioarte mailako lehiaketetan hartzen du parte.

Fortuna Euskadi mailako esgrima ordezkari nagusienetakoa da eta Sable eta Ezpata Aretoa atontzeko lanetan dabil.

Albisteak

ESKRIMA - FORTUNA K.E. BETERANOEN EUROPAKO TXAPELKETAN

Fortuna K.E.ko sei kirolari Europako esgrimako beteranoen europako txapelketan parte hartuko dute. Txapelketa maiatzaren 9tik 12ra izango da sable modalitatean, Italiako Termi herrian izango da, Romatik gertu.

Esgrima - Diego Iriarte esgrimako nazioarteko infantilen txapelketako irabazlea Donostian

Fortuna K.E.eko Diego Iriarte tiratzailea irabazlea izan zen nazioarteko infantilen VIII. txapelketan. Pio Baroja polikiroldegian ospatu zen M-15 kategorian.


Fortunako tiratzaileak bere taldeko Asier de Miguel-i irabazi zuen finalean. Semifinalean Asier eta Diegok Pauko eta Marquisat-eko tiratzaile frantsesen aurka irabazi zuten.
Emakumezkoen kategorian Iratxe Morán zilarrezko domina lortu zuen Sarah Anclades-en aurka galdu ostean, Pirineo Garaiko ligako irabazlea dena. Benjamin kategorian Euken Fernandez-ek brontzezko domina irabazi zuen.

Guztira 8 kategoria egon ziren emakumezko eta gizonezkotan. Donostiako, Iruneko eta Frantziako 60 tiratzaile eta 6 talde bildu ziren Fortuna K.E.ak antolatutako txapelketan.

Entrenamendu-lekuak

  • PIo Baroja Udal Kiroldegia
  • Esgrimarako Areto berezia.
  • Ordutegiak: astelehentik ostegunera 18:00etatik 21:30etara. Ostiraletan 17:15etatik 19:30etara.

Kontaktua

Igor Otaegui Bichot
Esgrimako Maisua
Tel. 615 759 172
esgrima@cdfortunake.com

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com