C.D. Fortuna K.E.

BOLEIBOLA - ATARIAN…

15

Atarian… Galiziako Ourense hirian, nesken lehen mailako igoera-fasea ospatu zen maiatzaren 4tik 7ra. Bertan, penintsulako iparraldeko lurraldeko 4 ligetako 2 talderik onenak parte hartu zuten. Beraz, Galizia, Asturias, Kantabria, Gaztela eta Leon, Errioxa eta Euskal Herriko taldeak bertaratu ziren.

 

16

Fortunakoak gogor ekin zioten hasieratik, taldeko partida guztiak irabazita, B taldeko lehen postuan bukatu zuten. Emaitza honekin, final-aurrekora zuzenean pasa ziren.

17Fortunako neskek, naiz eta aldaketarik ez eduki eta 2 egun jarraian partiduak ospatu ondoren jokatu, Asturiaseko nesken aurka gogor ekin zioten. Gauzak horrela, lehenengo seta beraiek aise irabazi zuten. Bigarren setean berriz, asturiarrak hobeto jokatu zuten eta markagailuan banakoa ezarri zuten.

Dena, hirugarren setean erabaki zen. Fortunakoak urduritasunak menperatuta, hirugarren setaren erdialdera, ez ohiko akats ugari egin zituzten. Halere, setaren jabe egiteko 2 puntu esku eskura izan zituzten gure neskek, baina azkenean asturiarrak, urduritasunak hobeto kudeatuta, markagailuan 2 eta 1ekoa jarri zuten.

Partidaren momentu honetan, gure neskak indarrez oso justu iritsi ziren, besteak bete nekearen eraginez eta maila honetako txapelketen esperientzia faltagatik. Gauzak horrela, partida 3-1 jarri zen asturiarren alde Fortunakoak finaletik kanpo utzita. Halere, hirugarren postuaren borroka geratzen zen.

19

Hurrengo eguneko goizean, “Voley Textile”ko nesken aurka jokatu genuen pabiloiko giroa aurreko egunekoa baino lasaiago zegoela. Hauek, erdiko joko aparta egin zuten, baina gure nesken sakearen kalitatearen aurren ezer gutxi egin zezaketen. Partidak gora-behera dezente jasan zituen nekearen ondorioz, baina Fortunako nesken azken txanpa beldurgarria medio, hirugarren postuaren jabe egin ziren.

20Bi ordu beranduago, igoera-fasearen antolatzaileak ziren Ourensekoak txapeldun bihurtu ziren. MVP saria Ourenseko Krusek eraman zuen kontrako postuan jokatzen duenak.

21A las puertas de la gloria se quedó un C.D. Fortuna mermado por las bajas que le causó el campeonato de España juvenil la semana previa a la fase de ascenso a Primera División Nacional.

Fortunako neskak loriaren atarian geratu ziren, aurreko astean espainiako gazteen txapelketara joan zirenen bajengatik.

22Halere, Fortunako neskek egindako lanak bikaina merezi du, naiz eta ligan bigarren postuan geratu.

24Zalantzarik gabe, ezin ahaztuzko dugun esperientzia izan da, gainera, saritzat hirugarren postua izan dugu. Mila esker hau dena posible egin duten guztiei.

 

Babesleak

Gipuzkoa   

Entrenamendu-lekuak

  • PIO BAROJA
    Infantiles: Lunes y viernes  18:30 h. a 20:00h.
    Cadetes: Lunes y miércoles 18:30 h. a 20:00h.
    Juveniles: Miércoles y viernes de 18:30 h. a 20:00 h.
    Absolutos: Lunes, miércoles y viernes de 20:00h. a 22:00 h.

Proba nagusiak

Kontaktua

Josean Ruiz
Tfno. 639470351
joseanruizal@gmail.com

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com