C.D. Fortuna K.E.

BOLEIBOLA - LVII. NESKA GAZTEEN ESPAINIAKO TXAPELKETAKO KRONIKA

20170509 ctoespanajuvenil

Apirilaren 26tik 30era Espainiako 57. neska gazteen txapelketa ospatu da. Gure klubak estreinakoz parte hartu du, Euskadiko kategoriako txapeldunorde bezala bere plaza lortu ondoren.

Coruñan ospatu zen Txapelketa, hiru egoitzatan banatu zen, Loreetako Auzoko Kiroldegian, Los Rosales Kiroldegian, eta Sakratua Familia Kiroldegian. Zozketa bidez azken honetan ospatu genituen sailkapen-fasearen lehen partidak.

24 talde parte-hartzaileak lauko 6 taldeetan banatu ziren, aurreko txapelketako emaitzen rankingagatik banatuta. Gauzak horrela, D taldean tokatu zitzaigun, non Andaluziako txapeldunak, Granadako unibertsitatea, Galizia-ko txapeldunak, EMEVE eta Kataluniako bigarren sailkatua zen DSV SAN CUGAT zeudenak. Gure neska hasiberrientzako zozketa ez zen batere eskuzabala izan, txapelketaren azkeneko sailkapenarekin frogatu zen moduan. Kataluniarrak eta andaluziarrak finalaurrekoetara iritsi ziren, kataluniarrak bigarren geratuz eta andaluziarrak laugarren.

Lehiaketari Familia Sakratuko Kiroldegian eman genion hasiera eta gogorra izan zen benetan. Granadako unibertsitatearen kontra izan zen, soilik bigarren setean jolas gaitezkeen zerbait begiztatuz baina maila handia eman gabe azkenik era sendoko 3-0gatik galdu genuen.

Bigarren partida berdindu xamarra izan arren, EMEVE-ko lucense-en kontra jokatu genuen, ez genuen lortzen gure harrera argiak galiziarren sakea gailentzea. Emaitza, beste partida bat galtzea izan zen.

Hirugarren eta taldearen azken partidan eta gure aldetik ezer jokatu gabe, txapelketako partidarik onena jokatu genuen zalantzarik gabe. Batez ere bi lehen setak, tokian DSV Sancugat-eko kataluniarrak, gorriak ikusi zituzten gure neskak menderatzeko. Azkenean, beraien golpe handiak, gure neskei irabazteaz gain, txapelketako txapeldunorde bilakatu ziren.

Hori bai, bigarren setean erabaki zen dena, non gure neskak indar faltarekin iritsi ziren.

Emaitza hauek 13tik 24ko postuak borrokatzera bultzatu gintuzten . Bertan, 5. taldean CV La Calzadako asturiarrekin eta Burgoseko Unibertsitatekoen taldean tokatu zitzaigun. Lehiaketa-sistemak ezartzen zuen 5, 6 eta 7 taldeetako lehenak, 13tik 16ra bitarteko postuengatik borrokatzen zutela. Taldeko bigarrenak, 17tik 2ora eta hirugarrenak berriz 21etik 24ra.

Talde parekatuago batean egonda, aurreneko garaipena iritsi zen Burgoseko unibertsitatearen aurka, baina CV La Calzadaren aurka galdu genuenez, hirugarren postura bidali gintuzten hiru taldeen arteko berdinketan seten diferentziagatik.

Honek, 21tik 24rako postu bat borrokatzea eraman gintuen kanporaketa arrunta izanda.

Gurutzaketan, Os Rosales Kiroldegian, Errioxako AGROMENDOZA HARO VOLEYkoen kontra tokatu zitzaigun.

Hauei irabazteko 4 set behar izan genituen, txapelketako bigarren garaipena lortuz. Errioxarrek ezin izan zuten gure sakea egoki bueltatu nahiz eta beraien artean Superligako bueltatzaile titularra izan.

Eta jada txapelketa C VOLEI GRAU CASTELLÓ-aren kontra itxi genuen indarrak ia agortuta geneuzkala. Lau set estu ospatu genuen arren, partida galdu genuen txapelketako 22. postua lortuz.

Laburbilduz, neskentzako sekulako esperientzia izan zen non momentu oro gozatu zutena eta gainera, nazional mailako boleia gertutik bizi izan dute. Ezin ahaztu izango duten esperientzia izan da.

Babesleak

Gipuzkoa   

Entrenamendu-lekuak

  • PIO BAROJA
    Infantiles: Lunes y viernes  18:30 h. a 20:00h.
    Cadetes: Lunes y miércoles 18:30 h. a 20:00h.
    Juveniles: Miércoles y viernes de 18:30 h. a 20:00 h.
    Absolutos: Lunes, miércoles y viernes de 20:00h. a 22:00 h.

Proba nagusiak

Kontaktua

Josean Ruiz
Tfno. 639470351
joseanruizal@gmail.com

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com