C.D. Fortuna K.E.

Boleibola

Informazio orokorra


Boleibol sekzioa 70kadako azkenaldera sortu zen, hastapenetan gizonezkoekin soilik, eta 1. mailarako igoera fase bat jokatzeko sailkatu zen.

1986an, Joxean Ruizen eskutik, birsortu zen, baina kasu honetan, Martutene auzoko Apostolado eta Irastorza eskoletako boleibol taldeak elkar hartuta, eta, luzaroan, Gipuzkoako boleibol esparruan nagusi izan ziren. Gerora, beste hainbat ikastoletara zabaldu dira hitzarmenak, Santo Tomas Lizeoa, La Asuncion, Santa Teresa eta Asuncion de Maria, esaterako, eta taldeen zerrenda goraka doa, etengabe.

Bi saiakera egin ziren 1. Dibisiora igotzeko eta, hirugarrenean, helburua erdietsi eta 2006-2007 denboralditik, Fortunako taldea Estatu mailan euskal ordezkaririk gorena da. Egun, maila guztitan taldeak dauzka, errendimendu eta konpetizioari dagokionez eta kirol-aisialdian heziketarako ikuspegitik.

Klubaren xede nagusiak jarraiki, kalitatea, konpromezua eta seriotasuna ezaugarri dituen emakumezkoen artean kirol praktikarako zaletasuna sustatzen da

EUSKADIKO 2. MAILAKO KADETEAK 15-16 urtekoak

 

EUSKADIKO 2. MAILAKO JUBENILAK 15-16 urtekoak

 

EUSKADIKO 1. MAILAKO SENIORRAK

senior primera vasca

GIPUZKOAKO LIGAKO JUBENILAK

juveniles liga gipuzkoana

Albisteak

boleiboleko 2. mailako ligako 10. jardunaldia

 

Navarvoleyen aurka hainbeste kostatako garaipena eskuratu ostean (1-3), berriro ere beste porrot bati aurre egin behar izan dio Eli Rodriguezen taldeak. Izan ere, aurreko larunbatean, Iruña Ibararte taldea gehiegi izan zen donostiarrentzat; eta ongi erantzun bazuen ere, ez zen set bakar bat irabazteko gai izan. Hala, iruñakoak 0-3 nagusitu ziren. Orain, urtarrilera arteko atsedenaldia hartu du Fortunak. Deustuko Madre de Dios izango da Fortunaren hurrengo aurkaria, 2012ko urtarrilaren 14ean.


 

Babesleak

Gipuzkoa   

Entrenamendu-lekuak

  • PIO BAROJA
    Infantiles: Lunes y viernes  18:30 h. a 20:00h.
    Cadetes: Lunes y miércoles 18:30 h. a 20:00h.
    Juveniles: Miércoles y viernes de 18:30 h. a 20:00 h.
    Absolutos: Lunes, miércoles y viernes de 20:00h. a 22:00 h.

Proba nagusiak

Kontaktua

Josean Ruiz
Tfno. 639470351
joseanruizal@gmail.com

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com