C.D. Fortuna K.E.

ENTRENAMENDU GIDATUAK HASTEN DIRA. HEUK PROBA EZAN PROGRAMA FORTUNAKO ATLETISMO SEKZIO BERRI BIHURTZEN DA

Duela lau denboraldi, Behobia-Donostia lasterketaren ingurumarian, Fortuna Kirol Elkarteak Heuk proba Ezan kirol-egitasmoa abian jarri zuen, emakumeen artean kirol praktikarako joera sustatzeko asmoz eta korrika-mundurako hurbilketa errazago bat lortze aldera entrenamendu gidatuak eskainiz.

 

 

 

Entrenamendu eskaintza hau arrakasta handikoa gertatu zenez, 2012 honetan Fortuna Kirol Elkartean, atletismo-sekzioa berrirekitzeko ahaleginari ekin nahi diogu.

2013an Europako Beterano Mailako Txapelketaren antolatzaile izango garen aldetik, nazioarteko ekitaldi honek gurean sortuko duen kirol-giroa baliatu nahi dugu atletismo atalerako urratsa emateko.

Irailan 17an entrenamendu gidatuak hasiko dira berriz ohiko ordutegi eta lekuetan baina formato berri batekin.
 

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com