C.D. Fortuna K.E.

ARRAUNA - ABE LIGAKO ESTROPADA - ANGELU

20160514 estropada angelu

Larunbat honetan, maiatzak 14ean, ABE ligari hasiera eman zitzaion Angelun. Bertan, 3 ziaboga egin behar ziren eta denera 3600 metro egin. Angeluko kirol portu parean jarri zen hasiera eta Adour ibaian zehar 900 metro arraunean egin ondoren, ziaboga eta denera 2 luze osatu behar ziren.

Argazkian ikusten den itsasuntzia, estropada eramutik pasa zen eta estropda, 30 minutuz eten behar izan genuen. Bestalde, Pontejos taldea deskalifikatu zuten ziaboga estribor aldetik hartzeagaitik.

Bukaeran, Ibaialde taldeak mokadu txukuna eskaini ziguten eta bitartean, sari banaketa eta bandera banaketa ospatu ziren. Gauzak horrela, ABE ligako lehen jardunaldia, seguraski munduko ligarikim onena, bukatutzat eman genuen.

20160514 portada sudouest

Kontaktua

Iñaki Otxoa
Tel. 606969778

emaila: ignacio.otxoa@gmail.com

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com