C.D. Fortuna K.E.

Arrauna – Beteranoen Kontxako estropada

Euriaren eta itsasoaren aurkako estropada ospatu zen larunbatean ABE 2013 ligako lehen proba eta gure beteranoek antolatutako hirugarren izan zen Kontxako badian ospatutakoa. Estropadaren orduan, 12etan, zortea eduki genuen eguraldiarekin eta baita itsasoarekin, alde jarri zelako eta arraunlariek gozatzeko aukera izan zuten.

Ikurrinaren irabazlea Pontejos izan zen 14:45,97ko denborarekin. Fortunako taldeak 15:40,92ko denbora egin zuen bosgarren postuan geratuz. San Pedroko taldeak ez du ligan parte hartzen baina gonbidatu gisa parte hartu zuen estropadan. Bigarren ziabogan arazo bat izan zuten eta istriborretik eman zuten. Ezin izan zuten zuzendu, beraz deskalifikatu egin zituzten.

Irabazleari ikurrina ematea desitxuratua geratu zen eguralditxarragatik, beraz trofeoen entrega sagardotegi batean ospatu zen giro paregabean.

Kontaktua

Iñaki Otxoa
Tel. 606969778

emaila: ignacio.otxoa@gmail.com

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com