C.D. Fortuna K.E.

Arrauna – Beteranoen Kontxako estropada

Larunbat honetan, ekainak 8 12.00etan beteranoen Kontxako estropadaren hirugarren edizioa ospatuko da. Atzo egin zen ikurrinaren aurkezpena donostiako Zuhaizti polikiroldegian. Estropadan parte hartuko duten taldeak San Pedro, Ibaialde, Sestao, Deustu – Lutxana eta Fortuna izango dira lehen txandan. Bigarren txandan parte hartuko duten taldeak Getxo, Arkote, Pontejos eta Zierbena izango dira.

 

 

 

Biharko itsas iragarpenaren arabera ipar/ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin. Itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metroko olatuak altxatuko ditu.

Gure taldeari zorte onena opa diogu eta espero dugu biharko eguna beteranoen arraunaz gozatzeko egin polita izatea.

 

 

Kontaktua

Iñaki Otxoa
Tel. 606969778

emaila: ignacio.otxoa@gmail.com

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com