C.D. Fortuna K.E.

ARRAUNA - FORTUNA K.E.-EK GARBIKERREN 1. BANDERA IRABAZI DU

20200720 garbikerAsteburu honetan, uztailaren 18 eta 19an, Bilboko arraun elkarteak Garbiker 1. bandera antolatu zuen Nerbioi ibaian. Santurtzitik atera, Portugaleten ziaboga eman (Bizkaia zubian) eta berriz irteera lekura.

Larunbatean Mundaka A, Mundaka B, Arkote B eta Bilbok parte hartu zuten eta bandera Arkotera joan zen.

Igandean berriz, Arkote A, Fortuna K.E., Pontejos eta Zumaia lehiatu ziren eta oraingoan Fortuna K.E.-ek irabazi zuen. 08'25"28ko denborarekin.

Uztailaren 25ean, bi irabazleen arteko finala ospatuko da, Arkote eta Fortuna K.E.-ren artean hain zuzuen ere, Guggenhein inguruan. Gogorra izango den arren, GUK IRABAZIKO DUGU!

Kontaktua

Iñaki Otxoa
Tel. 606969778

emaila: ignacio.otxoa@gmail.com

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com