C.D. Fortuna K.E.

ARRAUNA - 8. FORTUNAKO BANDERA

entrega bandera

Uztailaren 8an, zortzigarren urtez jarraian, Fortuna Kirol Elkarteak ABE ligako zazpigarren jardunaldia antolatu zuen.

Aurtengoan berrikuntza garrantzitsuak izan ziren. Kaiarriba Donostiarra Arraun Elkartearekin elkarlaneko hitzarmenaren ondorioz, erlojuz kontrako estropadatik lau kalekora pasa ginen, sekulakoa.

Estropadan, lau kaleko bi txandatan hamar traineruk parte hartu zuten. Guk, Fortuna Kirol Elkarteak, ohorezko txandan aterata bigarren postuan geratu ginen Zarautzen atzetik bost segundutara.

Bandera, Fortuna Kirol Elkarteko presidentea den Enrique Cifuentesek eman zuen.

Eguraldiak lagundu zigun eta egun ezinhobea pasa genuen lunch goxo batekin.

Gaur egun, gure bandera Zarauzko udaletxean zintzilikatuta dago.

Mila esker partehartzaile guztiei emandako erakustaldiagatik eta zorionak aldameneko zarauztarrei.

EMAITZAK

Kontaktua

Iñaki Otxoa
Tel. 606969778

emaila: ignacio.otxoa@gmail.com

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com