C.D. Fortuna K.E.

Arrauna

Informazio orokorra

Arrauneko atala 80ko hamarkadako hasieran abiatu zen. Klubeko hainbat arraunzaleren erronka izan zen -Iñaki Otxoa, Fernandez Teran eta Txomin Hernandez, nabarmenenak- tostetako arrauna bultzatzea deliberatu zuten, eta ekimen horretatik sortu zen traineruaren egitasmoa.

Arraun saio ugari egin du urteotan gure traineruak eta 80ko hamarkadan hiru bandera bereganatu zituen eta Kontxako Banderan sailkatu eta parte hartzeko ohorea izan zuen. 1989ko urtea ere emankorra gertatu zen arraun sekzioarentzat, Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa eta Errenteriako bandera irabazi baitzituen.

Aipatzekoa da, gainera, azken urteotan emakumezkoen partaidetza arraunean, eta, horrekin batera, hainbat emaitza azpimarragarri, Gipuzkoako Batel Txapelketa eta Euskadiko Trainerilla Txapelketaren lehen edizioa, besteak beste.

Egun, arraun sekzioak bitara jarduten du:

Tostako arrauna
Senior eta gazte mailako batel eta trainerilla txapelketei begira jarduten du sekzio honek, gizonezko zein emakumezkoetan, Kaiarriba arraun elkarteko Donostiarra traineruarekin elkar lanean.

Arraun higikorra
Sekzio honetan klubeko arraunlari ohiak biltzen dira euren arraunzaletasuna asetzeko asmotan. Yola modalitateko estropadatan hartzen dute parte, baita Espainiako Txapelketan ere.

 

Tripulazioa

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Handitu

 

Egutegia

ABE LIGAKO 2018KO EGUTEGIA

sailkapena

2011ko Sailkapena [Pdf. 158Kb]

G.A.F.-k bere argazki album-etik zenbait argazki ikustera gonbidatzen zaitu

Albisteak

ARRAUNA - ABE LIGAKO LEHENENGO JARDUNALDIAN SENTSAZIO ONAK

20180428 pontejos1

Este sábado empezó la liga ABE organizada por Pontejos, aunque la regata fue en aguas de Camargo.

ARRAUNA - BOLADA ONEAN GAUDE

20180218 regata orio

Urtero bezala, Elkarteko beteranoen traineruak, Oria ibaiko jaitsieran parte hartu zuen.

Kontaktua

Arraun higikorra
Iñaki Otxoa
Tel. 606969778
iotxoa@terra.es

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com