Beteranoen Estropada Fortuna Kirol Elkartea


Beteranoen Estropada
Fortuna Kirol Elkartea

ABE Ligako egutegian sartutako estropada

Arrauna / Uztaila

La Salve liga ABE (Arraunlari Beteranoen Elkartea) elkartearen traineru liga da. Maiatzetik uztailera egiten da. Bizkaia, Gipuzkoa, Kantabria eta Lapurdiko klubek osatzen dute. Arraunlari ohiak edo gaztaroan kirol hau ezagutu duten pertsonak dira, ia guztiak 45 urtetik gorakoak eta oraindik ere lehiaketako kirola egiten gozatzen dutenak.
Image

Informazio praktikoa

Uzztailaren 8an, FORTUNA. K.E-ak ABE Liga LA SALVE-ko Kontxako Beteranoen XII. Estropada antolatuko Donostiako Kontxako Badian. Ligako 9. Jardunaldia izango da.

ESTROPADAKO INFORMAZIOA
Estropada eremuak 2.788 metrotako 4 kale izango ditu. Denera, 1394 metrotako 2 luze eta ziaboga bakarra egingo dira. Estropada 10:20etan hasiko da 12 traineruekin 3 txandatan banatuta.

1.     TXANDA: SESTAO - IBAIALDE - IBERIA - SANTURTZI 

2.     TXANDA: TANDA ZUMAIA - BILBAO - PLENTZIA - MUNDAKA

3.     TXANDA: FORTUNA K.E. - BADOK 13 - GETXO - PONTEJOS

-   Estropada bukatu ondoren, partehartzaile guztientzat mokadu jana egongo da Pio Baroja Udal Kiroldegian. Bertan, sariak eta bandera banatuko dira.