C.D. Fortuna K.E.

Fortuna, mende bat kirol-jardunean

 

Kirol-elkartegintzan ehun urte betetzea denbora joaten uztea bezain erraza irudi lezake. Gutxi batzuk baino ez dira, ordea, kirol-jardunean ehun urte bete dituzten elkarte edo klubak. Aski ezagunak ditugu baliabide ekonomiko handiko klub edo elkarte entzutetsuen urteurreneko ospakizunak, baina, oinarrizko kirolean harrobia sustatzeko lanetan eta kirol herrikoia lantzen ehun urte betetzea meritu latza da, behar bezala ospatu beharrekoa.

Fortuna K.E.ren kirol-bizitzak mende oso bat zeharkatu du eta sasoi betean heldu da, gainera, urteurren seinalatu horretara. 2011ko apirilean beteko diren ehun urteotan zehar, hainbat kirol-modalitate sustatu eta egiten —sarritan egoerarik erosoenetan izan ez bada ere— eman ditugu gure indarrak, hala nola, txirrindularitza, futbola, mendia, atletismoa, igeriketa, motoziklismoa, xakea, piraguismoa, errugbia, pilota, eskalada, saskibaloia edo mahai-tenisean. Egun, hamaika kiroletan jarraitzen dugu eta ez da meritu makala.

Sortu ginenetik hona, era guztietako kirol-ekitaldiak antolatu ditugu, Espainiako Txirrindularitza Txapelketa bat, pilota eta tranpolin jauziko torneoak nahiz atletismo-lehiaketak, esaterako. Diktadura aldiko unerik ilunenetan, kirolean emakumeari zor zaizkion eskubideen defendatzaile izan gara. Gaur egun, gureak dira, proba herrikoienen artean zaharrenetakoak, besteak beste, Paseo Berriko Igeriketa Zeharkaldia, Estatuko Mendi Martxarik zaharrena, Getaria-Donostia piraguismo zeharkaldia eta, esan beharrik ere ez dago, Behobia-Donostia klasikoa, lasterketa herrikoien artean eredu, eta baliabide materialak falta direnean, gabezia horiek gainditzeko Fortunak duen gaitasunaren seinale, giza talde handi baten ardura eta grinari esker.

Mendeurrenaren ospakizuna une ederra izango da atzera begiratu eta Donostiari hain lotuta dagoen klub honen kirol-ibilbide luze honetan izan diren gorabeherak, edo gainditutako zailtasunak aztertzeko, baina, era berean, baita etorkizunari begira jartzeko ere, baikor, itxaropenez, garai eta molde berrietara egokituz, hain zuzen, 1911ko apirilaren 24an, elkarte hau sortu zeneko hartan, oinarrian ezarri ziren irizpide berdinei jarraituz; kirol-eskaintza bermatu eta zabalduko duten kirol-instalazioen kudeaketan eta kirol-ekitaldi ezberdinen antolaketan aritzea hain zuzen ere, geure betiko helburuarekin: kirola bere alderdirik zabalenean sustatzea, hau da, gozamenerako, norbere garapenerako eta gizarteratzeko tresna gisa baliatuz.

Ehun urte betetzea, lehendik hutsik dagoen orrialde bat betetzearen antzekoa da, baina orria betez gero, segidan, ehunka kirol-lerroz osatu beharreko beste orrialde zuri bat datorrela jakinik. Ilusio eta gogorik ez da falta. Agian, gure aldetik, XX. mende gatazkatsuaren hasieran, klub honi bere izena eman zion Fortuna jainkosari lagun gaitzala eskatuko genioke, orain arte bezala. Ordainetan, geure laguntza, gutxi-asko, beti izango duela jakinik.

Albisteak

EZ GELDITU FORTUNAREN LIBURUARIK GABE: “UN SIGLO DE DEPORTE POPULAR”

 

 

Orain dela ia hilabete bat aurkeztu zen Donostian Fortuna Kirol Elkartearen mendeurreneko liburura, “UN SIGLO DE DEPORTE POPULAR” (MENDE BAT KIROL HERRIKOIAREKIN), Antxon Iturriza idatzitakoa.

 

FORTUNA KIROL ELKARTEAREN MENDEURRENEKO LIBURUA

 

Honez gero, salgai dago Fortuna Kirol Elkartearen mendeurreneko liburua. “UN SIGLO DE DEPORTE POPULAR” (MENDE BAT KIROL-HERRIKOIAREKIN) izenburupean,

Fortuna ALDIZKARIA

R36. aleaR36. alea
2019. urtea

Klubeko aldizkaria PDF formatuan eskuragarri duzu.

 

Deskargatu

Aldizkari guztiak

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com