C.D. Fortuna K.E.

Fortuna K.E. Historia

FORTUNA KIROL ELKARTEA, profesional mailako kirola bazter, afizionatu edo “amateur” mailako kirola, bere harrobitik landu eta sustatu duen elkartea izan da, betidanik. Baliabideetan apala den bezala, emankorra eta eraginkor abiatu zen, XX mendeko lehen urtetan ailegatu berri zen futbolaren arrastoan. Hasiera batean, lagun talde bat baino ez zen hura, Puyuelo kaleko Canuto tabernan biltzen zena, Parte Zaharrean, Fortuna izenez ezagutzera emango zen kirol elkarte bat sortzea erabaki zuten arte. 1911ko apirilaren 14a zen; erabaki hark historia luze eta aberats bati egin zion bide

Lehenengo Batzar Orokorra 1913an ospatu zen Getaria kaleko 13. zenbakiko 3. solairuan eta lehenengo presidentea Luis San Vicente jauna izan zen.

Elkartearen lehen kirol jarduera futbolaren ingurukoa izan zen hasera batean, baina 1914an, oraingo ezkutua eta ikurrin urdin eta gorria hartu zireneko urtean, "Cross Country",  "Athletismo", Ibilaldiak eta Pilota bezalako kirolei eman zitzaien sarrera.

Hurrengo urtean sailak bederatzi dira dagoeneko Txirrindularitza, Igeriketa, Billarra eta Borroka kirolak gehitzean, bada beste bat ere "Gau-Jaiak" edo Gaubeilak" deiturikoa.

Urte hartan bertan, urtea ixten zuen batzarrean Fortunan garrantzi nabarmena hartuko zuen sail bat sortu zen: Alpinismoa. Elkartearen egoitza La Perla eraikineko "Pabellón Café"-ra lekualdatzea erabaki zen batzar bedinean.

1916. urtean lehenengo "Fortuna Proba" antolatu zen, 3.080 metrotako lasterketa bat,  Mendeurreneko Plazatik Paseo Berriaren buakeraraino eta itzuli. Proba hau 1917, 1918, 1919 eta 1921 urteetan Juan Mugerza elgoibartar korrikalari ospetsuak irabazi zuen, eta 20. hamarkadan Gipuzkoako atletismo proba garrantzitsuena izan zen.

Fortuna aitzindaria izan zen "Zikloturismoan" ere. 1916an "Bizkaiako Errepideen Ibilbidea" konkurtsoa antolatu zuen Elkarteak, bertan parte-hartzaile bakoitzak album batean sinadurak biltzen zituen ibilbidean zehar eta bere pasadizoak idazten zituen. Gaur egun arte gorde dira.

1919ko martxoaren 30ean Juan Mugerzak lehenengo Behobia-Donostian garaipena lortu zuen, denborarekin proba hau Fortunak antolatutako handiena izango zen. 1919an ere, lehenengoz antolatu zen igeriketako "Urumeako Zeharkaldia" , 3.850 metro Loiola eta Maria Cristina zubi artean, berau da Estatuko Iraupen Handiko zeharkaldirik zaharrena. 1958. urteraino ospatu zen, ibaiaren uren kutsadurak eten arte. Lehen edizioan 24 igerilarik hartu zuten parte eta Ramiro Goñi eta Irene Wilmer fortunistek irabazi zuten. Elkartearen asmoa zeharkaldia berreskuratzea da, ibaiaren urak kalitate nahikoa duen momentuan.

20. hamarkadan Fortunaren kirol ekitaldien antolakuntzen gorakada nabarmendu zen, garrantzitsuena 1925ean antolatutako Espainiako Txirrindularitza Txapelketa izan zelarik. Proba honetan 100 kilometrotako ibilbide bat prestatu zen Donostia, Oiartzun, Hernani, Lasarte eta Alegiaraino eta hiriburura itzuliz. Irabazleak, Ricardo Monterok, 29 km. Eta 590m.-ko bataz besteko denboran egin zuen.

1924ean Mahai Tenisa edo "Ping-Pong" saila gehitu zen elkartera.

1926an Behobia-Donostiak bere lehen garaia ixten du, Dionisio Carrera aragoarraren garaipenarekin ordu bat eta 13 minutuko denboran iritsiz.

Bere jarduera guztiaren arren, garai hartan elkarteak 81 bazkide gogotsu zituen bakarrik.

1925 eta 1930 urte bitartean Elkarteak bere sari garrantzitsuenetako bat lortuko zuen: Pilotako "Rozanez Saria", bost urtetako txapelketa eta garaipenetan zehar lortua. Gaur egun sari hau Elkarteko nagusia da bere bitrinan.

1930eko "Urumeako Zeharkaldian" igerilari fortunista berezi batek parte hartu zuen, denborarekin kirolari donostiar eredugarria izango zen eta gipuzkoar igeriketaren bultzatzaile nekaezina gure elkartetik. Paco Yoldi zen.

1932an Elkarteko kuota, 1919 pezeta batekoa zena, urteko bi pezeta izatera pasatzen da. Urte hartan Fortunak, "La Perla-ko" egoitza urte batzuk lehenago utzia zuelarik, Kanpandegi kaleko lokalean ezartzen du XXI. menderarte bere egoitza izango zena.

1933an Sagarna eta Mendia fortunistek Espainiako Zesta Punta Txapelketa irabazi zuten. Urte bat beranduago Elkarteak eskiko " Gipuzkoako Iraupenezko Txapelketa" antolatu zuen, eta 1935ean Espainiako Txirrindulari Itzuliaren etapa bukaera bat antolatu zuen ere, 1948an esperientzi bera errepikatuz.

1936an Behobia-Donostia berreskuratuko zen, errelebokako modalitatean, denbora tarte txiki baterako gerrate zibilak segituan eten baitzuen.

1941ean Luis Peña Basurto mendizale eta idazlearen eskutik, denborarekin Fortunaren beste proba klasiko batean bihurtuko dena antolatzen da: Mendi Ibilaldi Neurtua, ordutik hona etenik gabe antolatua, gaur egun Estatu osoan edizio gehien duen mendi ibilaldia delarik.

1959an Fortunan txirrindulari talde bat sortu zen, "Sparaplast Fortuna" deiturikoa eta afizionatu mailan lehiatu zena, beste txapelketen artean "Sparaplast Sari Nagusian".

1961ean Elkarteak bere 50. urteurrena ospatzen du, ekitaldi programazio zabal batekin: besteak beste txirrindularitzako "Erlojuz Kontrako Fortuna Sari Nagusia", "Eskubaloi Astea", "Atletismo Jaialdi Internazionala" edo "Jaialdi Itsas-Mendizalea" Domikoko urtegian, eta baita ere "Gipuzkoako Eski Txapelketa" Aralarreko Desamendiko maldan.

Urte horretatik aurrera, Elkartea aro zail batean barneratzen da, eta arrazoi ezberdinengatik kirol jarduera murrizten hasten da eta urte gutxitan bakarrik Igeriketa, beti bezala Paco Yoldi nekaezinaren eskutik, Mendizaletasuna, beste askoren artean bereziki Luis Pedro Peña Santiago etnologoaren eta Antxon Bandresen eskutik, oso aktiboa, eta Mahai Tenisa dira kirol jardueraren bultzatzaile.

Baina laster, ordea, kirol susperraldia etorri zen, eta garai berri honen hasiera piraguismoak ezarri zuen, Martin Tünkeren eskutik eta Enrique Cifuentes presidente zen Batzorde berri baten eskutik, urte gutxitan La Perlan udal lokal berri bat lortu zuena eta 1977an Sail berri honen sorrera bultzatuko zuena. Hurrengo urtean "I.go Getaria-Donostia Zeharkaldia" antolatuko zen, gaur egun Estatuko piragua zeharkaldietan aitzindaria dena.

Piraguismoaren eskutik, arrauna sartu zen klubean, 1982an Fortuna K.E.-ren lehen trainerua itsasoratuko zelarik.

Garai berean Errugby Saila sortzen da ere, oso aktiboa izan zena laurogeiko hamarkadan, eta baita Boleibolekoa ere. Gutxira Xakeko Saila sortuko zen ere. Aldi berean Mendi Ibilaldia onenetakoa bezala kokatzen da egutegian.

Hala ere, Fortunaren historia garaikidea markatu duen urterik izan bada 1979a izan zen. Urte hartan Pancho Gomez eta Remigio Telleria bazkide ekintzaile eta beteranoek Zuzendaritzari memorian ia galdua zegoen lasterketa bat berreskuratzea proposatu zioten: Behobia-Donostia zen berriro, 1919. urtetik hamalau edizio izan zituenak soilik.

1979ko lasterketak apenas mila parte-hartzaile izan zituen, baina arrakasta handi bezain ezustekoa izan zen. Ordutik Behobiak, gutxi batzuetan ezik, ez du bere hazkuntza gelditu herri lasterketa guztien erreferente bihurtu arte, bere inguruan beste proba asko sortuz gainera. 2012ko edizioak hogeita bost mila izen-emateen muga gainditu zuen eta ehunka korrikalari izena eman gabe geratu ziren. Ibilbidea, giroa, ikuslego anitzaren berotasuna, helmuga bikaina eta urtero hobetu nahi den antolakuntza on bat dira dudarik gabe lasterketa handi honen arrakastaren gakoak.

Zalantzarik gabe, Elkartearen antolakuntza gaitasunak erraztu egin zuen Fortunari Donostiako Udalak, 1996an, Pio Baroja Udal Kiroldegia kudeatzeko aukera emantea.

Instalazio garrantzitsu honek pista estalia, areto erabil-anitzak eta Estatuko rokodromo handienetariko bat ditu bere baitan. Aukera honek Eskalada talde aktibo bat sortzea eragin zuen eta beste sail batzuk indartzeko aukera, hala nola Boleibola eta Esgrima, eta gainera Elkarteari kirol zerbitzuen arloan lana, mota ezberdinetako ikastaroak eskainiz, gehienak urteroko Uda eta Kirol Ekintzak Udal kanpainien barne.

Eskalada Sailak Euskadiko lehenengo lehiaketa taldea osatu zuen.  Bere unerik arrakastatsuenetan, gure sekzioko kide izan zen Josune Bereziartu, munduko eskalatzailerik onenetakoa, 9A bide bat kateatzen lortu zuen lehenengo emakumea (2002, Suitza). Eskalada sekzioaren jardun oparoa, modalitate honetako hainbat lehiaketa eta txapelketa antolatzearekin borobiltzen da. Kiroldegi hau 2008ko urtarrilean handitu egin du Fortuna K.E.-k, eraikin berri batekin, bertan Esgrima sailak egoitza nagusia izango du bost pistekin eta Gipuzkoako esgrima teknifikazio zentrua izango delarik.

2005. urtean Fortuna K.E.-k Zuhaizti Udal Kiroldegiaren emakida lortu zuen, hiri erdigunean dagoen instalazio handia areto ezberdinekin, gihar lantze gimnasioarekin, eta batez ere, hiru igerileku klimatizaturekin, bi aisialdirako prestatuak eta bestea Igeriketa Saileko entrenamenduetarako aproposa. Duen erabiltzaile kopuruagatik, duen aktibitateagatik eta instalazioaren konplexutasunagatik, Zuhaizti da Fortunak bere historian zehar kudeatu behar izan duen proiektu handiena.

Egun, klubeko sekzioak hamaika dira, guztira. Fortunak bere egoitza Pio Baroja Kiroldegian du, eta Zuhaiztikoaz gainera, Donostiako portuan lokal bat du errentan, lehiaketetan ari diren arrauna eta piraguismo sekzioentzat. 2011ean kontzesio berri bat jaso zuen, hain zuzen, Kontxako Erlojuen azpikaldean dagoen egoitza kudeatzeko ardura, datozen 60 urterako; batik bat piraguismoa eta “padel surfa” praktikatzeko. Ondorioz, Kontxako egoitzan, bazkide kopuru handiena biltzen da, batez ere, uda parteko sasoian. Kontzesio honi aurre egiteko, milioi eta erdi euro inguruko inbertsioa zela medio, eraikuntza lan bihurria egin behar izan zen, Fortunak -beti itsasoari begira-, egoitza horretan luze jarraituko duela bermatzeko. 

Gorago aipatutako probez gainera, Fortunak 1976tik Igeriketa txapelketa garrantzitsu bat antolatzen du, eta baita ere berreskuratutako Paseo Berriko Igeriketa Zeharkaldia, zeinari 2007an 1go Haize Orraziaren Zeharkaldia gehitu zaion. 2011ean, bere kirol egutegi zabalari beste proba bat erantsi zion, Donostia-Hondarribia, Talaia Bidea “trail”, lehendabiziko mendi lasterketa, arrakasta handiz gainera. Eta, era berean, ABE Ligako estropada, Kontxan, ekaineko bigarren larunbatean antolatzen den beteranoen mailako tostako estropada.

2003an Fortunak Hiritar Merituaren Domina jaso zuen Udalarengandik.


Fortuna Kirol Elkarteak gaur egun egoera egonkor eta itxaropentsu bat hobetzeko erronka du aurretik.

lkarteak bereak ditu bere kirol espezialitateko proba honenetakoak, uneoro mantendu eta berritu behar diren bi kirol instalazio garrantzitsu kudeatzen ditu, eta Donostiako kirolean bere presentzia areagotu behar du; duela ia laurogeita hamazazpi urtetik, gure hiriak ezagutzen duen eta bere sentitzen duen presentzia.

FORTUNAKO PRESIDENTEEN ZERRENDA

  • 1911 - Luis San Vicente
  • 1915 - Salvador Díaz
  • 1916 - Leto Martín
  • 1917 - Ángel Sánchez
  • 1919 - Javier Arizmendi
  • 1921 - Leto Martín (2)
  • 1922 - Vicente Maiz
  • 1924 - Miguel Echevarren
  • 1929 - Leto Martín
  • 1931 - Antxon Urreisti
  • 1941 - Leto Martín (3)
  • 1943 - Lorenzo Garmendia
  • 1948 - Carlos Urreisti
  • 1950 - Pablo Sanromá
  • 1951 - Roberto del Campo
  • 1955 - Jesús Ormazabal
  • 1957 - Francisco Yoldi
  • 1959 - Roberto Reza
  • 1962 - Juan Daguerresar
  • 1967 - Juan Antonio Laco
  • 1968 - Roberto Reza (2)
  • 1970 - Miguel Ugartemendia
  • 1974 - Enrique Cifuentes
  • 1976 - Luis Millán
  • 1980 - Enrique Cifuentes ( 2)

FORTUNAKO URREZKO INtSIGNIAK

  • 1931 - Leto Martín
  • 1933 - Irene Willmer
  • 1935 - Francisco Yoldi
  • 1943 - Aquilino Sagarna
  • 1945 - Javier Adarraga
  • 1953 - Antxon Gamboa
  • 1957 - Luis Peña Basurto
  • 1961 - Pedro Elcoro
  • 1961 - Gabriel Navajas
  • 2000 - Francisco Gómez
  • 2012 - Antxon Iturriza

 

Fortuna ALDIZKARIA

R36. aleaR36. alea
2019. urtea

Klubeko aldizkaria PDF formatuan eskuragarri duzu.

 

Deskargatu

Aldizkari guztiak

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com