C.D. Fortuna K.E.

Mendi Ibilaldia

Mendia-Ekaina

Mendiko Zeharkaldia Fortuna K.E.k antolatzen duen probarik esanguratsuenetakoa da, 1941 urtetik jarraian antolatua, beti bide berri bat proposatuz.

 

Mendia - Ekaina


2019 EDIZIOA. irañeta-lizarra

Portadafolleto2019web

Aurten 2019ko ekainaren 2an egin zen Mendi Ibilaldiaren 79. edizioa. Egun garbia, argia eta epela izan zen aurtengoa eta parte-hartzaileek aukera paregabea eduki zuten bide ederrak eta paisaia bikainak ezagutzeko. Hasteko, Irañetako leporako igoera: Sakana eta Beriain/San Donatoko mendilerroaren barrualdea ikusteko begiratoki pribilegiatua.

Goñiko Gainetako pagadiak zeharkatu ondoren, bidea Andiako mendilerroan barneratzen zen, Elordi eta Ikomarreko zelaiak zeharkatu eta pagadira sartuz, gaur egun desagertuta dagoen Zunbeltzeko bentara iristeko –bideak ‘ibilaldi laburrarekin‘ bat egiten zuen puntu horretan–. Lizarragako errepidea gurutzatu eta bidea Urbasako mendilerroan sartzen zen, Dulantz mendiaren gailurreraino iristen den Irantzuko bide zaharreko basotik. Bertan ikuspegi zabal eta ederra eskaintzen duen beste begiratoki bat dago: Aizkorri eta Anbototik hasita Kantabriako mendietaraino, Ezkaraiko San Lorenzo, Urbión, Moncayo eta Pirinioetako gailur elurtuak barne.

Urbasako hegoaldeko pagadi zoragarria Amezkoako bailarari begiratzen dion Krezmendiko harkaitz-formazio ikusgarrietara iristean bukatzen zen. Ondoren, Larraitza eta Etxabarriko Haitzaren gailur txikietatik aurrera eginez beherako bideari ekin zitzaion Eraulera eta Erregiako bailara txikira iristeko, eta hortik aurrera, Berain ondotik igarota, Lizarrara iritsi ziren parte-hartzaileak. Los Llanos parkeko zuhaitzek eskaintzen zuten itzalaren babespean antolatu zen helmuga, Ega ibaiaren hondartzaren ondoan, eta kontuan hartuta dutxarik ez zegoela eta 30 gradutik gorako tenperatura egiten zuela, freskatzeko aukera polita izan zuten parte-hartzaileek. Inoiz antolatu dugun ibilaldirik onenetakoa izan da aurtengoa, bai eguraldi onarengatik, bai aukeratutako bide bikainagatik, bai eta zeharkatutako inguru eta paisaia zoragarriengatik ere. Arrakasta handiz ospatutako ibilaldi gogoangarria izan da aurtengoa.

 

Irurtzun fotoplano iraetakoportua sandonato

goniweb

subidadezunbeltz dulantz Bosque Dulantz

Rocas Krezmendi Krezmendi Larraitza

 

up47

IZENEMATEA

up47

PARTAIDEAK eta denborak

up47

KRONIKAK

  • 78. Mendi Ibilaldia (2018)

  • 77. Mendi Ibilaldia (2017)

  • 76. Mendi Ibilaldia (2016)

  • 75. Mendi Ibilaldia (2015)

  • 74. Mendi Ibilaldia (2014)

  • 73. Mendi Ibilaldia (2013)

  • 72. Mendi Ibilaldia (2012)

up47

ARGAZKIAK

FOTOS 78. TRAVESÍA DE MONTAÑA (2018)

77. Mendi Ibilaldia (2017)

76. Mendi Ibilaldia (2016)

75. Mendi Ibilaldia (2015)

74. Mendi Ibilaldia (2014)

73. Mendi Ibilaldia (2013)

72. Mendi Ibilaldia (2012)

up47

Informazio Historikoa

Mendi Zeharkaldia Fortuna K.E.-ko probarik esanguratsuenetakoa da.

1941. urtean sortu zen, klubeko mendizale talde baten ekimenez (tartean zen Luis Peña Basurto, "Montañas Guipuzcoanas" izeneko gure mendietako lehen gida-liburuaren egilea); talde honek, lehenago Madrilgo Sociedad Alpina Peñalara eta Bilboko Alpino Club taldeek abian jarritako egitasmoarekin bat egin zuen. Ibilaldi Neurtuen hastapenak ziren. Ibilaldi hauetan, lehena helmugaratzea baino garrantzizkoagoa, antolaketak ezarritako erritmo jakin bat mantenduz, proba amaitzea da.

Lehen Ibilaldi Neurtua, 1941eko uztailaren 13an jokatu zen; hartan ibilbideak Usurbil eta Tolosa arteko bide menditsua lotzen zuelarik. Lehen edizio hark arrakasta paregabea izan zuen. Parte hartu zuten 36 patruilak –garai haietako baldintzetan, "alkondara edo kamiseta batekin estalita eta prakak, motzak izanez gero, belaunetarainokoak"- Tolosako Berazubi estadioko helmugara ailegatu ziren, eta bertan bildutako jendetzak "txalo joka hartu zituzten, bereziki andereinoak", garai haietako egunkariek idatzita utzi zutenez.

Urteak joan ala, Zeharkaldiak sona handia hartu zuen eta "Hamar Ordutako ibilaldia" izena ezarri zitzaion 1947an. Urtez urte, partaidetza handitzen joan zen eta, ibilbideari dagokionez,Gipuzkoako gailur eta mendikate guztiak gainditu zituen. 1971 urtean,Elgoibar eta Donostia arteko ibilbidearen luzerari so eginez, izena aldatu zuen, "13 Ordutako Ibilaldia" ezarri zioten. Hirurogeitamarreko hamarkadan, transizio politikoak gizartean eragin zituen aldaketen eraginez, mendizaletasunak eta mendi probek ere aldaketak nozitu zituzten. Ondorioz, bereak ez ziren arrazoiak zirela medio, birritan bertan behera geratu zen proba, 1974 eta 1975eko ediziotan, hain zuzen. Partaidetzak behera egin zuen, 1971 eko 291 laguneko kopurua 20ko taldetxo batetara murriztu zen. Berriz abiatu beharra zegoen.

Talde berri batek lanari ekin zion. 1941ean, bere sorreran, aitzindariek ezarritako irizpideei jarraituz, batez ere ibilbide berriak bilatzeko ahaleginetan, Ibilaldiak neurtua izateari utziko dio eta izenez aldatzen du. Aurrerantzean, Mendi-Gizarteko Zeharkaldia izenez ezagutuko da; sekretupeko orduak eta sailkapenak desagertuko dira. Seinalizazioari estu erreparatuko zaio, plastiko eta margoak ezabatuz, eta, ondorioz, lan hauek proba aurreko egunetan egin beharko dira. Informazioak hobera egingo du eta ibilbide berriak eta malkartsuagoak bilatuko dira. Bide batez,Gipuzkoako giza-ingurutik aldentzen joango da.

Ardura eta esfortzu handiz, Zeharkaldia gutxinaka hazi egin zen, 1988an, 200 eta 300 arteko partaidetzan egonkortuz, partaide hauetatik gehientsuenak, Ibilaldi aldakor honetan maiz parte hartzen zutenak. Ibilaldiak zazpi hamarkada bete dituenean, era eta ezaugarri ezberdinetako ibilbideak egin direla esan daiteke: ibilbide luze eta gorabeheratsuetatik hasi –1971ko Elgoibartik Donostiarakoa, adibidez- lautadatako martxetaraino, Bardeetako bi ibilaldiak, esaterako (1990 eta 2000); lehenengoa, gogoangarria bere luzeragatik (60km) eta bero lehorragatik, eta bigarrena, harrigarria bada ere, euria eta lokatzagatik.

Mendiko Zeharkaldia edo Fortuna Mendi Ibilaldiak bost aldiz gainditu ditu Euskal Herriko mugak:1996an, Ebro ibaia gurutzatu zuen Burgosko Frias herri ikusgarrira ailegatzeko; 1998koan, helmuga Errioxako San Vicente de la Sonsierran kokatu zuen; 2000koa Zaragozako Sancho Abarca santutegian amaitu zen; 2007koa, Herran izeneko herri txiki eta abegitsuan, hain zuzen Valderejoko atean, Burgosen, eta 2009an Burgoseko Villasuso de Mena Herrian.

Beste xehetasun azpimarragarririk ere badu zeharkaldi honek historian zehar; esaterako, Ipar Euskal Herria hiru aldiz ukitu dela (1988: Biriatu-Bidarrai; 1995: Baigorri, eta 2008: Itsasu) eta lau aldiz Bizkaia (Durango 1972an, Orduña 2002an, Orduñan bertan Lendoño Goikoa 2007an eta Orduña bera 2009an). Garai bakoitzeko ibilbideak aztertuz gero, 1941-1974 artean Ibilaldia ez da Gipuzkoatik aterako. Aitzitik, 1983an Tolosara ailegatu zenetik, etzen Gipuzkoara itzuliko, 2001ean, Zegaman, irteera eman zen arte. 1974an irten zen ibilaldia lehen aldiz Nafarroatik (Azpirotz), baina harrezkero nagusi izan da eta 30 ediziotan Nafarroako lurraldeak zeharkatu ditu ibilaldiak. Hirutan sartu da Burgosen, bitan Errioxan eta behin Zaragozan. Kasualitatea balitz, gaitzerdi, baina, tamalez egun, babestutako eta ondo zaindutako paraje eta ibilbide ezberdinak aurkitzea gero eta nekezagoa da eta bilaketa lan horretan erremediorik gabe urrundu beharra dago, errepide eta era guztitako eraikuntzetatik ihesi.

Eta horixe da, hain zuzen, gure Zeharkaldiak duen erronka nagusia: mendi-ibilbide erakargarriak bilatzea, 1941 hartan proba hau sortu zutenen izpiritu berbera mantenduz, oraindik ere Arautegiaren 1. artikuluan dioen gisan: "Mendi zaletasuna sustatu eta gure herrialdeko mendietan dauden leku eta ibilbideak erakutsi".

up47

DOKUMENTZAIOA

2015

2014

2013

2012

up47

                                       

Berriak

up47

 

LAGUNTZAILEAK

emf negro

logo gipuzkoa kirolak

donostia vertical

Insalus2

powerade

campos2017s

campbase2019

 

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com