Eguna eta lekua: Abenduaren 15a, Pio Baroja Kiroldegian. Pio Baroja, 47, Donostia.
Partaideak eta mailak: Gipuzkoako ikastetxeetako neska-mutil guztiek har dezakete parte. Maila guztiak kadetetaraino, hau da, 16 urteak arte (barne).
Izen-ematea: Rock The Sport webgunean. Abenduaren 13a baino lehen internet bidez elkarte antolatzailean: www.cdfortunake.com. 3 € partaideko. Epetik kanpo edo egunean bertan eginez gero, 5 € partaideko.
Ordutegia:
9:30 Izen ematea eta kamixeten banatzea
10:30-13:30 Eskalada
13:30-14:30 Diplomak banatzea
Froga sistema eta helburua:
Zirkuito itxi bat egongo da.
Zirkuitoaren helburua haurrek eskalada modalitate guztiak probatzea izango da. Hasi abiadura eskaladarekin, (2 bide), zailtasun eskalada (2 bide), eta azkenik boulderra 10-15 bloke errazetik zailera.
Sokarekin eskalatzeko bideak (zailtasuna eta abiadura) haur kopuru maximo bat izango dute, beraz itxaroten duten bitartean boulderrean egongo dira eskalatzen.
Haur bakoitzak fitxa bat izango du lorpenak apuntatzen joateko, baina ez da sailkapen orokorrik egingo.
Helburua: eskalada ezagutzea eta praktikarekin ondo pasatzea.
Opariak: partaide bakoitzak Camp Base-ren kamiseta bat jasoko du.
Lehen sorospenak: sorospen zerbitzua DYAren ardurapean izango da.
Joan-etorria: Berebil partikularrak erabiltzeak, arazo desberdinak sor ditzake: segurtasunezkoa, trafikozkoa, aparkalekukoa, CO2 igorpenak, etab. Garraio kolektiboa erabili. TALDEAN GOAZ!
Ezustekoak: Ezustekoren bat gertatuz gero, antolatzaileen esku egongo da zer egin erabakitzea.
Partaideen irudiak: Jarduera publikoa izanik, bai prentsan eta bai Federazioaren edo elkarte antolatzailearen webguneetan argitaratu ahal izango diren bideoko eta argazkiko irudiak hartuko dira. Borondatezko izen-emateak gertaera hau baita oinarrietako gainontzeko atalak ere onartzea dakar. Hala ere, umeen arduradunak argazkiak ez publikatzea eskatu dezake. Bertan edo
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
.