C.D. Fortuna K.E.

7 zubiko piraguisten bilkura

Urumea ibaian zehar nabigatzeko eta inguruko parajeen edertasunaz jabetzeko egiten den piraguisten konzentrazio herrikoia da. Loiolatik abiatu eta Kursaal aldeko itsas bokaleraino dauden zazpi zubiak zeharkatzen dira. Proba honen lehen edizioa, ibaiaren ubideen baldintzak arraunerako egokiak direnean jokatuko da.

  • 1. zatia: Ontziratze eremutik (Mundaiz ikastolaren parean)saio neurtua izango da Loiolako bigarren zubira iritsi arte (militarren zubia), bertan ziaboga hartu eta itzulerako bideari ekiten zaio EUTGko zubi berriraino. Puntu horretan proba neutralizatu egiten da.
  • 2. zatia: Erlojupeko saioa izango da, laugarren zubitik Santa Katalina eta Kursaaleko zubien artean ezarriko diren balizetaraino (1200m.).
    Oharra: Irteera binaka edo hirunaka egingo da, paraleloan, eta abiatzeko ordena, kayak modalitateen (K1/K2), neurri, eta ezaugarrien arabera erabakiko da, partaide guztien artean oreka bilatu asmoz. Nola nahi ere, emaitza txalupa bakoitzak markatzen duen azken denbora izango da.
  • 3. zatia: ANTOLATZAILEEN USTETAN, ITSASOKO BALDINTZAK EGOKIAK IZANEZ GERO, 3. saio bat jokatuko litzateke, era librean, Urumeako bokaletik Donostiako badiaraino. Probaren helmuga Donostiako Nautico klubeko eskilaratan kokatuko litzateke.

Edozein piragua edo kayakentzat zabalik dago proba,baldin eta arraunlariek salbamendu-jaka jantzita baldin badaramate; dena den, hirugarren saio honetarako itsasoko kayak ontzia da gomendagarriena, bere ur-estalki, itxitura eta guzti.

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com