Lan Eskaintza: Marketineko Arduraduna

Pertsona bat kontratatu nahi dugu C.D. FORTUNA K.E.-an, klubaren marketin-proiektuaren buru izateko.

Fortuna Kirol Elkartea, 1911an sortu zenetik, oinarrizko kirola sustatzen duen erakundea da – bere bi alderdietan: lehiakorra eta aisialdikoa –, eta bere sekzioen (igeriketa, mendia, eskalada, arrauna, esgrima, boleibola, mahai-tenisa, SUP eta running), instalazioen (Pío Baroja kiroldegia, Kontxako lokala) eta ekitaldien (Behobia-Donostia, mendi zeharkaldiak eta igeriketa, Donostia-Hondarribia traila...) bitartez egiten du.

Funtzio eta erantzukizun nagusiak:

  • Klubaren helburuak lortzeko marketin-estrategia eraginkorrak diseinatzea eta gauzatzea, sare sozialen estrategia barne.
  • Markaren kontzientzia handitzeko, eskaria sortzeko eta klubaren hazkundean laguntzeko ekintza-plan bat diseinatzea eta gauzatzea.
  • Merkatuari buruzko informazio eguneratua mantentzea eta ematea.
  • Egiten diren kanpainak planifikatu, gauzatu eta gainbegiratzea.
  • Aurrekontuak proposatu eta kudeatzea.
  • Eduki erakargarriak sortzea, editatzea, argitaratzea eta partekatzea.
  • Marketin-ekintzen eragina ebaluatzea.
  • Finkatutako adierazleen eta helburuen jarraipena egitea eta klubari jakinaraztea.
  • Klubeko gainerako taldeekin lankidetza estua izatea.

Bete beharreko baldintzak:

Alderdi teknikoak

  • Enpresen kudeaketari eta/edo marketinari buruzko prestakuntza desiragarria izango litzateke. Marketineko graduondoko/master bat oso balioetsia izango da.
  • Esperientzia egiaztatua (2-3 urte) arlo honetan: marketineko arduraduna, marketineko espezialista, marketin-proiektuen zuzendaritza, marketineko analista, etab.
  • Marketineko egungo tresna eta teknologiekin, online publizitateko plataformekin, sare sozialekin eta horietan sortutako eraginaren analitikarekin ohituta egotea.
  • Aurrekontuak kudeatzen ohitua.
  • Euskara jakitea ezinbestekotzat jotzen da.
  • Ziurtagiriak eta/edo esperientzia baloratuko dira Google Analytics, Google Ads eta abarretan.
  • Kirol eta/edo elkarteen sektorearen ezagutza oso balioetsia izango da.

Trebetasunak

  • Sortzailea, gizarte-trebetasunekin eta harreman-gaitasun handiarekin (bai bezeroekin, bai administrazioarekin, ere), konfiantza-sortzailea, autodiziplinatua, talde-lanean ohitua eta negozio-ikuspegi zabalarekin.
  • Merkataritza-ekintza orokorraren berezko trebetasunak izatea: bezeroak erakartzea, sareak sortzea eta mantentzea, produktua eta zerbitzua aurkeztea, negoziatzea eta bezeroarekiko orientazioa. Halaber, trebetasunak eta jarduera baikorra eskatzen dira aniztasunaren esparruan, inklusioarekiko sentsibilitatearekin eta ikuspegiarekin.

Eskaintzen ditugun onurak:

  • Soldata lehiakorra.
  • Asteko 35,5 orduko lanaldia, ordutegi-malgutasuna, 26 opor-egun (astelehena-ostirala), instalazioetara doan sartzea eta beste onura batzuk.
  • Lan-giro bikaina.
  • Proiekzio profesional handiko proiektu erakargarri batean parte hartzea.

Interesatuta bazaude, bidali zure hautagaitza Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera.