C.D. Fortuna K.E.

47. PASEO BERRIKO IGERIALDIA

100 1310miniPARTE-HARTZE ERREKORRA ETA LEHIA AURREAN

Urtero bezala abuztuak 15ean, Donostiako Aste Nagusiko egun handian, ospatuko da 47. PASEO BERRIKO IGERIALDIA, Fortuna Kirol Elkarteak antolatuta.

Proba hau 1930. urtean antolatu zuen elkarte donostiarrak lehenengo aldiz eta gora behera asko izan zituen urteetan zehar, gerrateak etenda, 1949-1971 bitartean Amaikak bat elkarteak antolatu zuen, 1999an Fortunak berreskuratzea erabaki arte. Gaur egun 2.959 metrotako distantzia du eta bidea Zurriola eta Kontxan artean da.

Aurtengoan, kirol honen gorakadaren seinale, beste urte batez parte-hartze errekorra gaindituko du probak, 647 igerilarirekin, 81 Infantil eta Alebin igerialdian eta 566 Paseo Berrikoan, %78 gizonezkoak eta %22 emakumezkoak.

Parte hartze zabala izateaz gainera, oso anitza izango da probaren  ospea eta data kontutan izanda, gehiengoa gipuzkoarra (404) bada ere, beste inguruko eta urrutiagoko probintzietatik igerilari asko baitator: Nafarroa (87), Errioxa (19), Bizkaia (32), Araba (36), Iparraldea eta Frantziatik (13),  Madril (18), Katalunia (10) eta beste estatuko probintzia ugari. Egun hauetan gure artean dauden atzerritarren parte hartzea ere izango da, suitzarrak, italiarrak edo ingelesak.

Lehiatuko direnen artean aipagarrienak: Alex Ojanguren eta Irati Mendia  (azken igerialdien irabazleak, Getaria Zarautz aurten). Luis Goñi (brontzezko domina Mundu Txapelketan), Isaac Pousada, Amaia Cendoya, Ion Mugika, Jaime Caballero,  Ander Vilariño aurreko postuetan ohikoak. Eneko Llanos eta Stanislav Krilov goi mailako triatletak. Kévin Pilette triatleta frantziarra. Master mailan aipagarriak Adriana Campoy, Arkaitz Barriola eta Txema Marimon. Infantiletan Ane las Heras, Daniela Abalos, Iker Arrieta eta Alain de la Fuente.

Ordutegia:

11:00etan Alebin eta Infantil mailako (11-14 urte). Igerialdi txikiaren irteera Nautikoko eskailera paretik eta helmuga Kontxako Hondartzan egongo da, La Perla ondoan, 600 metroko ibilbidearekin.

12:00etan Paseo Berriko igerialdiren irteera Zurriolako hondartzatik eta helmugaratzea Kontxan 12:30etatik aurrera. 2.959 metro

Azken ordu hauetan antolakuntza, ohiko lanez gainera, itsasoaren egoerari begira dago, probaren segurtasuna bermatze aldera, baina iragarpenen arabera igerialdia ospatu ahal izango da eta igeriketaz gozatu ahal izango da beste urte batez Aste Nagusian.

Informazio gehiago / Más información:

Kontaktua / Contacto:

  • Aitor Burgoa (Igeriketa): 626222153 Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
  • Iñigo Etxeberria (Ekitaldiak): 649826482 Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com