C.D. Fortuna K.E.

FERNANDO CASARES ETA MARTA RUIZ “GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA” ETA “MERTXE UZALEN OROIMENEZKO” NAZIOARTEKO NAZIOARTEKO ESKRIMA TORNEOKO IRABAZLEAK

 


Madrilgo Sala de Armas taldeko tiratzaile diren Marta Ruiz eta Fernando Casares Gipuzkoako Foru Aldundia eta Mertxe Uzal Oroimenezko IX Nazioarteko Eskrima Torneoaren irabazleak izan ziren, sable modalitatean, senior mailan. Torneoa Pio Baroja kiroldegian jokatu zen eta Fortuna Kirol Elkartea izan zen antolatzaile.

 Maila handiko lehiaketa suertatu zen, 100 tiratzaile ingururekin, eta munduko leku ezberdinetako ordezkariekin, hala nola, Madril. Bartzelona, Cuenca, Frantzia, Estatu Batuak, Mexiko, Fortuna elkarteak dituen tiratzaile onenak ahaztu gabe.Tiratzaile donostiarren artean, hobekien sailkatu zirenak Xabier Olasagasti, gizonezkoen sable modalitatean,eta Maria Jose Padura, emakumezkoetan, izan ziren. Aparteko giroa izan zen torneo osoan zehar, hain zuzen estatu mailan jokatzen diren torneoen artean estimatuenetakoa bilakatu delarik. Horrek bistan uzten du Fortuna, gure klubak neurri honetako lehiaketak antolatzeko duen gaitasuna. Bikaina izan zen.

 

 

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com