C.D. Fortuna K.E.

2012ko Kronika

 

XABIER OLASAGASTI, ZILARRA ESKRIMAKO MERTXE UZAL MEMORIALEAN. FORTUNA K.E. ZILARRA, TALDEKAKOAN

 

Xabier Olasagastik, Fortuna Kirol Elkarteko tiratzaileak, zilarrezko domina irabazi zuen “Mertxe Uzal” Memorialaren VIII esgrima torneoan, kadete mailan. Lehiaketa osoa galdu gabe eman ostean, finala estu galdu zuen, 15/13, Leganeseko Eskrima Klubeko Alonso tiratzaile madrildarraren aurka. Emakumezkoetan, sable arloan, garaipena Esgrima del Norte klubeko Mansilla tiratzaile madrildarrarentzat izan zen. Taldekako lehian Esgrima del Norte kluba 45 eta 41 nagusitu zitzaion Fortuna taldeari.


Guztira, Estatu osoko 60 tiratzaile eta 15 taldek hartu zuten parte Madrilen, maiatzaren 5ean jokatuko den Espainiako 17 urte azpiko Txapelketarako baliagarri den torneo honetan. Fortuna Kirol Elkarteak lau tiratzaile sailkatu ditu txapelketarako: gizonezkoetan Igor Zubizarreta, Eduardo Miranda eta Jonan Pascual eta emakumezkoetan, Elisa Carracedo. Fortunako tiratzaile hauek kluba eta Donostiako esgrima goi mailan uzten saiatuko dira.
 

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com