C.D. Fortuna K.E.

71. Ibilaldia. 2011 Ekaina 5

Joan den Ekainaren 5ean, igandez, Fortuna Kirol Elkarteak antolatzen duen Mendi Martxaren 71. edizioa jokatu zen, Nafarroako Goñitik abiatu eta Tolosaraino. Aurreikuspenak, eguraldiari begira, beltz iragarrita egon arren, ibilaldirako goikoa bikain portatu zen, eguzkia eta hodeiak tarteka eta bero handirik gabe. Tolosara ailegatzen azken partaideek eta garbiketako azken taldeak baino etzuten pairatu ekaitzaren erasana, Aralarretik beheruntza.

Ibilaldia goizeko 6:45etan abiatu zen gorabeheraren bat medio; izan ere, norbaitek lehen kilometroko bideko markak kendu eta itsumustuan berriro jarri behar izan ziren. Hortik aurrera, etzen deus aipagarririk gertatu eta partaideek gozatu ederra hartu zuten Goñiko inguruekin, Ergoienako haranean, San Donatoko magalean, Lakuntzatik barrena Sakana gurutzatu, aspaldi irekitako bideetatik Aralarrera igo, Igaratzaraino –martxako punturik altuena- eta handik, Arritzagako bidetik Zabalegi inguratuz, Larrondoko belazeetara eta Urkile eta Zarateko gailurretara ailegatzeko. Azkenik, Otsabioko pagadi ederretan barrena Altzoko muinoraino. Ollagongo gailurra gainditzea baino etzen geratzen, Usabaldik Tolosaraino iristeko.

Helmuga, kirol historian horren aberats den Berazubi estadiumean kokatu zen, Tolosa F.E.ak eskuzabaltasunez utzitakoa, martxa bertan amaitu zedin. Horrela, duela 70 urte , hain zuzen 1941ean egin zen gure lehen martxa erregulatuaren amaiera berbera izan zezan. Helmugako arkua eta Fortunako banderatxoak dotore luzitu zuten, bertako atletismo pistatik, parte hartu zuten hirurehun partaideei ongietorri beroa emanez.

Antolakuntzaren aldetik, proba bihurri samarra gertatu zen, baina emaitza bikaina izan zen oso. Partaide askok euren esker ona eta zoriona adierazi zuten ibilbidearen edertasunagatik eta antolakuntzaren kalitateagatik. Bakan batzuk, marken faltaz kexu baziren, gehiengoak mendian zehar 53 kilometroko ibilbide bat antolatzearen zailtasunaz ohartarazi zuten.

Goñitik Tolosarako ibilbide luzean 217 lagunek hartu zuten parte; lau autobuska bete zituzten irteerara joateko. Bien bitartean, ibilbide motzean, Lakuntzatik Tolosarako 37 kilometroak beste 83 ibiltarik osatu zituzten. Aipatzekoa da ibilbide motzak aurtengo edizioan izan duen arrakasta; izan ere, ihazko partaidetza bikoiztu egin baitzen. Eta orotara, azken urteotako partaidetzarik oparoena bildu genuen.

DENBORAK:

 

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com