C.D. Fortuna K.E.

2013ko VII gabon kontxapuzoia

Abenduaren 25ean eguerdiz, Fortuna Kirol Elkarteak antolatutako Eguberritako VII Kontxapuzoia ospatu zen Kontxan, Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkartearenalde egin ohi den kirol ekitaldi solidarioa.

 

Eguna zabaltzeaekin batera eta aurreko egun trakets eta ilunak ikusirik, inork etzuen espero zeruak horrenbesterainoko goiz ederra eskainiko zigunik. Urtesasoi honetan gertatu ohi denez, tenperatura hotz samarra eta itsasoaren egoera haserre antzekoa, olatu handi eta erasokorrekin.

Goizeko hamaikak aldera Kontxako erlojuetatik partaideak arrimatzen hasi ziren, hain zuzen, Fortunako webgunearen bitartez aldez aurretik izena eman gabe zeudenak batik bat, parte hartu ahal izateko izena ematera. Azkenerako oparoa izan zen partaidetza eta nekez ailegatu ziren denentzat enpresa laguntzaileek oparitutako poltsak. Denak agortu ziren.

Itsasoaren egoera oldarkorra ikusirik, lehia alde baterauztea erabaki zen, horretarako ez baitzen baldintza egokirik eta arriskutsua gerta zitekeelako parte hartu behar zuten igerilarientzat. Horrela, lasterketa baino, bainu-saio solidarioa egitea erabaki zen, sekula baino jendetsuagoa gertatu zen edizioan. Itsasoko ura 14 gradutara eta jakina, bainualdiaren ostean, urtero bezala Londresa Hotelakprestatu zuen salda beroa dastatu ahal izan zuten partaideek.

Ondoren, bi partaide zaharrenei opari bana eskaini zitzaien, Txaro Tomasene eta Juan Quintanillari alegia.

Beste 60 bat lagunek euren elkartasuna adierazi nahi izan zioten Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteari ”denak 0” ekimena zela medio, webgunearen bitartez. Gogorarazi nahi dizuegu oraindik ere “denak 0” ekimena zabalikdagoela datorren urtarrilaren 8 arte.

Fortuna Kirol Elkarteko waterpolo sekziotik gure eskerrik onena azaldu nahi diegu Kontxapuzoian parte hartu zuten igerilari eta lagun guztiei eta bide batez aurrerantzean antolatuko diren ekitaldietan parte hartzea animatu nahi ditugu. Beraz, esker mila denoi eta 2014 urterik oparoena opa nahi dizuegu honenbestez.

 

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com